Soluzio periodikoen bilaketa edo jarraipena kolisiotik gertuko egoeretan
Laburpena
Kolisiotik gertuko egoera bat dugunean, N-gorputzen ekuazio diferentzialen singularitateek zenbakizko integrazioaren kalkuluen doitasun galera eta konputazio denbora handitzea eragiten dituzte. Ekuazio
transformazioaren bidez singularitateak ezabatzeko teknikari erregularizazioa deritzen zaio. Lehen zatian, erregularizazio teknika deskribatu eta Taylor integrazio metodoan ikertuko dugu. Bigarren zatian, Urabe metodoan oinarritutako soluzio periodikoen jarraipen algoritmo berri bat inplementatuko dugu. Erregularizazioa soluzio periodikoen jarraipenean ikertu eta gure inplementazioa AUTO softwarearekin
konparatuko dugu.