Breaking verbs. From event structure to syntactic categories in Basque
Fecha
2015-09-09Autor
Berro Urrizelki, Ane
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Doktore tesi honetan, predikatuen dekonposizioa eta lexikalizazioa arakatu ditut. Zehatzago, ikerketa honen helburu nagusia da aztertzea euskarazko aditzen -batez ere aditz eratorrien- barne-osaketa eta predikatu horien aditz konfigurazioa. Horretarako, Ereduzko Prosa Gaur (Salaburu et al. 2011) corpusetik hartutako aditz zerrenda bat lagin moduan hartu dut (Landaren 2008 Corsintax arakatzailea baliatuz) eta aditz horien alderdi hauek arakatu ditut: (i) haien dekonposaketa sintaktikoa (ii) azpielementu sintaktikoen lexikalizazioa eta kategorizazioa. Bestetik, euskarazko bi aditz konfigurazio nagusiak aztertu ditut, hots, forma sintetikoa (edo trinkoa) eta forma analitikoa (edo perifrastikoa).