Grafiko elkarreragile eta dinamikoak estatistika ofizialetan
Fecha
2015-11-17Autor
Galbete Ahechu, Enara
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Ordenagailuek zein informatikak azken urteetan jasandako aurrerapenek eragin
zuzena izan dute datuen bistaratzearen esparruan. Datuen bistaratzea
delako analisi prozedurak funtsean ahalbidetzen du jasotako datuak era adierazgarrian
sintetizatu edo laburtzea; datuen analisi klasikoaren osagarria
da, zenbakizko kalkuluko prozeduretan oinarritua. Aipaturiko berrikuntzek,
ahalbidetu dute bistaratze estatiko edo klasikoez gainera, interaktibo edo
elkarreragile deritzen beste bistaratze so stikatuago batzuk sortzen hastea.
Estatistika o zialen erakundeak, eta bereziki Eustat Euskal Estatistika
Erakundea, hasiak dira informazioaren teknologia berri hauek aplikatzen,
hauek eskaintzen dizkieten aukera eta berrikuntzez baliatuz egoera berrira
moldatu ahal izateko.
Memoria honetan, alde batetik, 2013-2014 urteetan zehar Eustatentzat
sorturiko bi gra ko elkarreragile eta dinamikoak (Time Line gra koak eta
Populazio-piramide interaktibo eta dinamikoak) aipatu eta aztertuko dira eta
bestalde etorkizunean mapa geogra koei elkarturiko bistaratzeak sortzeko alternatiben
analisi sakona eta diseinu ezberdinen proposamenak egiten dira.
Memoriaren lehenengo zatian aztertzen diren Time Line gra koak eta
Populazio-piramide interaktiboak Eustat Euskal Estatistika erakundeak 2 urtean
zehar datuen bistaratzearen gaiaren inguruan egindako ikerketa lanetik
ateratako emaitza eta ondorioetatik abiatuz garatu dira. Gra ko elkarreragile
eta dinamikoak hartzen ari diren garrantziaz jabetuta eta honetako
gra koak sortu eta publikatzeko beharra ikusita Eustatek bere web orrian
gra ko interaktibo gehiago gehitzeko erabakia hartu du, hurrengo pausoa
mapa geogra koei loturiko bistaratzeak sortzea izango delarik.
Hain zuzen, Time Line gra ko elkarreragilea lerro-, azalera- edo barradiagrama
batez eta kontrol-mugikor deritzon egitura batez osaturik dago eta
erabiltzaileari x-ardatzean erakutsi nahi duen balio-tartea hautatzeko aukera
ematen dio, y-ardatza ere automatikoki bir-eskalatzen delarik.
Populazio-piramide interaktibo eta dinamikoa funtsean populazio-piramide
klasiko batean oinarrituriko bistaratze dinamiko eta elkarreragilea da, erabiltzaileari
gra koarekin jokatuz piramide tradizionaletan atera ezin dezakeen informazioa ondorioztatzeko aukera ematen diona.
Memoriaren azken zatian aztertzen diren mapa geogra koei elkarturiko
bistaratzeak funtsean herrialde-, eskualde- zein udalerri-estatistikak erakusten
dituen mapa tematiko batean oinarritzen dira, elkarrekin erlazionaturiko
zenbait ikuspuntu ezberdin erakutsiz.