Entsegu Klinikoak Kudeatzeko Web-Sistema
Laburpena
Gurutzetako ospitaleko Farmaziako departamentuan lantzen diren ensaio klinikoak kudeatzeko aplikazio bat da, ensaio horien sorkuntza egiteaz, bilaketa desberdinak egiteaz, medikamentuen kudeaketa eta kontrola izateaz, ensaioen gaineko errezetak sortzeaz eta alorrarekin zerikusia duten beste hainbat beharrezko eragiketa egiteaz arduratuko dena. Ensaio klinikoen gainean dagoen gaur eguneko kudeaketa-prozesua eta -sistema informatizatzea eta eraginkorragoa bihurtzean datza, benetako beharrizan bat asetuz. Hori lortzeko aplikazio erabilterraz eta intuitibo bat egingo da.