Iman iraunkorreko fluxu axialeko sorgailu baten diseinu, kalkulu eta eraikuntza
Laburpena
Lan hau, e-Betez izeneko egitasmo zabalago baten parte da, eta konkretuki e-Betez
eolikoa. Egitasmo horrek, dispositibo elektroniko txikiak kargatzeko sistema eoliko baten
atal guztiak diseinatzea eta eraikitzea du helburu nagusia: haize turbina, sorgailu elektrikoa,
artezketa-erregulazio sistema, eta energiaren fluxua bistaratzeko sistema.
Lan honen helburu nagusia, aurreko egitasmoaren barruan kokatuta, haizearen energia erabiliz
dispositibo elektroniko txikiak kargatzeko potentzia baxuko sorgailu elektriko
baten diseinu, kalkulu eta eraikitzea da. Hasierako beharretatik abiatuta, eta proiektua
kokatuta egongo den tokiko haizearen abiadura eta turbinaren dimentsio zehatzak kontuan
hartuz, sorgailu elektrikoa eraikitzeko posibilitate ezberdinak ikertu eta aukerarik egokiena
hautatzea. Sistemaren diseinua haize abiadura txikian elektrizitatea sortzeko ahalmena duen
sorgailura bideratuko da, era horretan transmisio mekanikoa ekidinez.
Aurrekoaren ondoren, diseinuan egindako kalkuluetatik abiatuta, prototipo funtzionala eraikiko
da: eraikitzeko irtenbide desberdinak aztertu, material egokienak aukeratuz eta prozesu
konstruktibo egokiena jorratuz. Bukatzeko, laborategian saiakuntza probak egingo ditugu
teorian lortutako datuak eta errealitateko datuen arteko kontrastea egin ahal izateko.
Lanaren jarduera, ikerkuntza-eraikuntza binomioan kokatuta egongo da. Prozesu
teknologikoaren fase desberdinei jarraituz, hasierako arazoaren planteamendutik abiatzen da,
ondoren informazio iturri ezberdinak erabiliz ikerkuntza lana burutu. Jarraian, balizko irtenbide
guztiak aztertu ondoren, bat hautatu eta honen diseinua egin. Bukatzeko prototipoa eraiki
eta honen ebaluazioa eginez ondorioak atera.