Ebaluazio formatzaile eta partekatua talde kirolen irakaskuntzan: Kurtzebarri eskolako esperientzia
Laburpena
Lan honetan ebaluazioaren ikuspegi ezberdinak aztertzen dira, hezkuntza fisikoaren ebaluazioan aurkitzen diren kontraesanak aztertuz eta batez ere, kolaborazio-oposizioko talde kirolen ebaluazioan interesaturik, ebaluazio formatzaile eta partekatu baten aldeko apustua azalduz. Apustu honekin batera, ebaluazio formatzaile eta partekatu baten proposamena aurkezten da, Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean aurrera eramandako esperientzia praktikoan gauzatu zelarik.