Omnikanalitatea marka eta kontsumitzaileen arteko loturaren oinarri gisa: elikagai eta moda sektoreak
Laburpena
Lan honetan, marketinean eman diren azkeneko aldaketak direla eta Omnikanalitatearen ingurune berrira egokitzeko enpresen beharra adierazten da, gai honen garapena burutzeko marko teoriko bat sortuz. Marko teoriko honetan, marka-esperientzia, kontsumitzaileen lotura eta kontsumitzaile berrien portaera aipatzen dira, bakoitzaren alderik garrantzitsuenen azalpena emanez eta aldagai hauek Omnikanalitatearekin duten lotura adieraziz. Gainera, lanaren azkeneko zatian, bi ikerketa praktiko garatu dira; bat kontsumitzaileen ikuspuntua zehaztuz bi enpresa garrantzitsuren kontsumitzaileei galdeketa eginez eta bigarrena, gaian aditua denarekin izandako elkarrizketaren ikuspuntua adieraziz. Azkenik, aztertu diren aldagaiak kontuan hartuta eta bateratuta, lanaren ondorioak atera dira. Due to the recent changes in marketing and the need for companies to adapt to a new Omnichannel Environment, this study creates a theorical framework for the development of this issue. In this theorical framework, brand experience, customer engagement and the behaviour of the new customers are mentioned, giving a description of the most important aspects of each of these variables and the relationship they have with Omnichannel Retailing. Moreover, the last part of this study consists of two practical studies; the first one is carried out to specify consumers´ point of view by interviewing two important and well-known companies´ customers and the second one is based on the interview done with an expert on the subject. Finally, the conclusions of the study has been done considering the variables analysed.