Diru zuritzea eta bere prebentzioa. Erakunde finantzarioak
Laburpena
Lan honetan diru zuritzea eta bere prebentzioa aztertu dira erakunde finantzarioak gidalerro izanik. Diru zuritze kontzeptua jorratu da bere ezaugarri, faktore, historia, marko legala eta ondorioak aztertuta. Prebentzioari dagokionez, GAFIren 40 Gomendioak (2012ko berrikusketa) eta 10/2010 Diru Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeko Legea landu dira. Gainera, diru zuritzea murrizten lagunduko lukeen irtenbide posible bat aztertu da: eskudiruaren amaiera.