Grafenoan oinarrituriko aire elektrodoa metal/aire baterietarako
Resumen
Metal-aire baterietarako grafenoan oinarritutako aire elektrodoaren diseinua eta fabrikazioa. Hasteko, grafenoan eutsitako katalizatzaileen sintesia eta haien analisi elektrokimikoa 'Rotating Disk Electrode' teknikaren bidez burutu dira. Ondoren, katalizatzaile eta egitura desberdineko elektrodoen fabrikazioa eta jokaeraren analisia egin dira bifuntzionala den geruza bikoitzeko elektrodoa lortzeko.