Komunikazioen sekretuaren eta interbentzioen bilakaera prozesu penalean
Ikusi/ Ireki
Data
2016-09-23Egilea
Iñurritegui Mugica, Ladislao
Laburpena
Lan honen helburu nagusia, legediak komunikazioen interbentzioen inguruan izan
duen bilakaera aztertzea izango da, batez ere eman den azken aldaketaren
ikuspuntutik (hau da, 13/2015 LO), eta horrekin batera, hausnarketa egitea, puntu
bateraino behintzat (kontutan izanda erreforma honen berritasuna eta ondorioz,
oraingoz izan duen eragin txikia praktikan).
Gizakiontzat, elkarren artean komunikatzeak beti izan du oinarrizkoenen diren
beharren artean postu garrantzitsu bat. Komunikazio zantzu sinpleenak praktikan
jarriak izan zirenetik, beti izan da gure helburua, elkarren arteko komunikazio metodoa
erraztea eta azkarragoa egitea, nahiz eta distantzia fisikoak izugarriak izan. Horrela
izan da hain zuzen, jatorrizko komunikazio metodo errazenetik, gaur egungo baliabide
elektroniko garatuenetaraino.