Dolua Erizaintzako kontsultetan: bidea zabalduz
View/ Open
Date
2016-10-17Author
Elizondo Perez de Albeniz, Juan
Metadata
Show full item recordAbstract
Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Dolua norbait edo zerbait maitatua edo estimatua galdu
ondoren pertsonengan ematen den prozesu naturala da. Gizabanakoengan ondorio positiboak lortu
dezakeena prozesu hau, ordea, zaildu daiteke, eta arazo hau kronifika ezkero, dolu patologikoa
edo dolu konplikatua deituriko fenomenoa eman daiteke: hau bereizgarri eta bakarra den
sindromea da, eta tratamendu espezifikoa behar du. Lehen Mailako Arretako profesionalek dolua
detektatzeko eta tratatzeko betebeharra eta gaitasuna dute, eta erizainek, bereziki, erantzukizun
handia dute alderdi honetan.
Helburua: Lehen Mailako Arretako erizainek dolu patologikoaren zer detekzio eraginkor eta
goiztiarra, gaitasun, aurre-egite estrategiak eta interbentzioak burutzen dituzten aztertzea eta
erizain hauen perspektibak eta hobekuntza arloak adieraztea.
Metodologia: 2000. urtetik 2016. urtera argitaraturiko artikuluak aukeratu dira, euskaraz,
gaztelaniaz eta ingelesezko lanetara mugatua. Hurrengo data baseak eta metabilatzaileak erabili
dira: Medline OVID, PsycINFO, EMBASE, The Joanna Briggs Institute Library, ScienceDirect,
Cochrane Plus, Osteba eta Google Schoolar. Era berean, esku bilaketa burutu da aldizkari
zientifiko eta eremu desberdinetan, eta Gida Praktikoko Gidak aztertu dira. Azkenik, 19 artikulu lortu
dira: 10 kuantitatibo, 5 kualitatibo, 2 berrikusketa sistematikoa, berrikusketa bibliografikoa 1 eta
Praktika Klinikoaren Gida 1.
Emaitzak eta eztabaida: IDC eta honetan oinarrituriko CdePS hobesten dira diagnostiko erreminta
bezala. Taxonomiaren oztopoak gainditzea eta irtenbide ezberdinak proposatzea interesgarria
dirudi. Aurkitutako bibliografian dolua tratatzeko banakako interbentzioak eta talde dinamikak
espezifikoak eta bideragarriak dira, bai epe ertainera bai luzera. Dolu patologikoa arlo
komunitarioan era honetara landu daitekeen ala ez aztertzear dago. Bestalde, Erizaintza
Komunitarioak doluaren inguruan lan egitea zeozer erakargarritzat interpretatzen du, modelo
psikoterapeutiko eta doluaren inguruko teorien hezkuntza gehiago eskatzen ditu, erizaintzaren
metaparadigman integratzeko eta kalitatezko arreta holistikoa aldarrikatzeko.
Ondorioak: CdePS dolu patologikoaren diagnostikoa aurrera eramateko tresna baliogarri izan
daiteke. Lehen Mailako Arretan dolu patologikoaren kalitatezko zainketa-plan egituratua garatzea
beharrezkoa suertatzen da, non Erizaintza Komunitarioaren papera indartu behar den. Dolu eta
dolu patologikoari buruzko modelo teorikoen eta aurre-egite estrategien formazioa eta erlazio
terapeutikoa, agurra esateko momentua barne, berebiziko garrantzia dute praktika sanitarioan.
Erakundeen eta ikertzaileen inplikazioa bultzatzea eta Osasun Mentala eta Komunitarioaren arteko
elkar komunikazioa onuragarria izan daiteke, dolua patologikoaren arreta gertuagoa bilakatzeko.