Show simple item record

dc.contributor.advisorDíaz Martínez, Gorkaes
dc.contributor.authorElizondo Perez de Albeniz, Juanes
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZes
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLAes
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2016-10-17T16:37:40Z
dc.date.available2016-10-17T16:37:40Z
dc.date.issued2016-10-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/19309
dc.description.abstractMarko kontzeptuala eta justifikazioa: Dolua norbait edo zerbait maitatua edo estimatua galdu ondoren pertsonengan ematen den prozesu naturala da. Gizabanakoengan ondorio positiboak lortu dezakeena prozesu hau, ordea, zaildu daiteke, eta arazo hau kronifika ezkero, dolu patologikoa edo dolu konplikatua deituriko fenomenoa eman daiteke: hau bereizgarri eta bakarra den sindromea da, eta tratamendu espezifikoa behar du. Lehen Mailako Arretako profesionalek dolua detektatzeko eta tratatzeko betebeharra eta gaitasuna dute, eta erizainek, bereziki, erantzukizun handia dute alderdi honetan. Helburua: Lehen Mailako Arretako erizainek dolu patologikoaren zer detekzio eraginkor eta goiztiarra, gaitasun, aurre-egite estrategiak eta interbentzioak burutzen dituzten aztertzea eta erizain hauen perspektibak eta hobekuntza arloak adieraztea. Metodologia: 2000. urtetik 2016. urtera argitaraturiko artikuluak aukeratu dira, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesezko lanetara mugatua. Hurrengo data baseak eta metabilatzaileak erabili dira: Medline OVID, PsycINFO, EMBASE, The Joanna Briggs Institute Library, ScienceDirect, Cochrane Plus, Osteba eta Google Schoolar. Era berean, esku bilaketa burutu da aldizkari zientifiko eta eremu desberdinetan, eta Gida Praktikoko Gidak aztertu dira. Azkenik, 19 artikulu lortu dira: 10 kuantitatibo, 5 kualitatibo, 2 berrikusketa sistematikoa, berrikusketa bibliografikoa 1 eta Praktika Klinikoaren Gida 1. Emaitzak eta eztabaida: IDC eta honetan oinarrituriko CdePS hobesten dira diagnostiko erreminta bezala. Taxonomiaren oztopoak gainditzea eta irtenbide ezberdinak proposatzea interesgarria dirudi. Aurkitutako bibliografian dolua tratatzeko banakako interbentzioak eta talde dinamikak espezifikoak eta bideragarriak dira, bai epe ertainera bai luzera. Dolu patologikoa arlo komunitarioan era honetara landu daitekeen ala ez aztertzear dago. Bestalde, Erizaintza Komunitarioak doluaren inguruan lan egitea zeozer erakargarritzat interpretatzen du, modelo psikoterapeutiko eta doluaren inguruko teorien hezkuntza gehiago eskatzen ditu, erizaintzaren metaparadigman integratzeko eta kalitatezko arreta holistikoa aldarrikatzeko. Ondorioak: CdePS dolu patologikoaren diagnostikoa aurrera eramateko tresna baliogarri izan daiteke. Lehen Mailako Arretan dolu patologikoaren kalitatezko zainketa-plan egituratua garatzea beharrezkoa suertatzen da, non Erizaintza Komunitarioaren papera indartu behar den. Dolu eta dolu patologikoari buruzko modelo teorikoen eta aurre-egite estrategien formazioa eta erlazio terapeutikoa, agurra esateko momentua barne, berebiziko garrantzia dute praktika sanitarioan. Erakundeen eta ikertzaileen inplikazioa bultzatzea eta Osasun Mentala eta Komunitarioaren arteko elkar komunikazioa onuragarria izan daiteke, dolua patologikoaren arreta gertuagoa bilakatzeko.es
dc.language.isoeuses
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses
dc.subjectdolu patologikoaes
dc.subjecterizaintza komunitarioaes
dc.subjectgaleraes
dc.titleDolua Erizaintzako kontsultetan: bidea zabalduzes
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesises
dc.date.updated2016-05-16T11:13:40Zes
dc.language.rfc3066eses
dc.rights.holder© 2016, el autores
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería (C. Adscrito)es
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua (I.Atxikia)es
dc.identifier.gaurregister67779-697451-08es
dc.identifier.gaurassign39438-697451es


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record