Datu fisiologikoak eskuratzeko esperimentuak diseinatzeko sistemaren garapena: esperimentuen diseinuaren modulua
Ikusi/ Ireki
Data
2016-10-26Egilea
Simón Aguirre, Maider
Laburpena
Proiektu honetan datu fisiologikoak eskuratzeko esperimentuak diseinatzeko sistemaren garapena egin da, bi modulutan banatzen dena: esperimentuak diseinatzeko modulua eta datu fisiologikoen eskuraketa modulua. Sistemaren helburu nagusia ikertzaileei subjektu esperimentalen datu fisiologikoak ingurune desberdinetan eta urrunetik jasotzeko aukera ematea da.
Esperimentuak diseinatzeko landutako moduluak hiru atal nagusi ditu. Alde batetik, web aplikazio bat garatu da ikertzaileek esperimentuak diseinatu eta kudeatu ahal izateko. Bestalde, datu fisiologikoen eskuraketa moduluarekin komunikazioa egiteko web zerbitzu (RESTful API) bat garatu da, eskaera mezuak HTTP protokoloaren bidez egiten direlarik. Azkenik, jasotako datuen biltegiraketa egiteko HDF5 fitxategi formatua erabili da.
Aurkeztutako sistemak arlo desberdinetan izan dezake erabilera, hala nola, ikerkuntzan, medikuntzan edota kirolan.