Osasun-arloko laburduren desanbiguazioa
Laburpena
"Osasun-txostenetan oso ohikoa da medikuek laburdura asko erabiltzea. Adibidez: "ECG: RS a 95 lpm. PR normal. AQRS a -30º. No bloqueos AV". Testuen ulergarritasuna handitzearren eta hauetako elementu bakoitzak zein esanahi duen jakiteko, laburdurak hedatu egiten dira. Horretarako adibidez, http://sedom.es orriko moduko laburdura medikoen hiztegiak daude. Hiztegi horretan "ECG" "electrocardiograma" da baita "escala de Glasgow del coma" ere. Guk testuak analizatzen ditugunean, bi esanahiak agertzen zaizkigu, hau da, laburdura anbiguoa da. Testuinguruaren arabera erabaki behar da zein den ECGrako esanahi egokia. GAP honetan laburduren desanbiguaziorako dauden teknikak aztertu beharko dira, egokiena aukeratu eta probatu".