Osasun-terminoak testuan ezagutzen
Laburpena
Proiektu honek medikuntzaren domeinurako euskarazko analizatzaile bat egokitzea du helburu. Eginkizun nagusia testuan dauden osasun alorreko terminoak identifikatzea izango da, SNOMED CT-ren eduki terminologikoa erreferentziatzat izanik. IXA taldean garatutako analisirako tresnak izango dira abiapuntu honetarako, eta euskararen aberastasun morfologikoa kontutan izanik terminoak identifikatu eta sailkatu beharko dira.