Oso corpus handien indexazioa, IR teknikak erabiliz
Laburpena
Proiektu honetan testu bilduma oso handien gainean (corpusak) kontsulta aurreratuak egiteko web-aplikazio bat garatu da. Testuak informazio linguistikoaz aberastuta daude, eta kontsultak ezaugarri linguistiko horietan oinarritu dira. Arreta handia jarri zaio aplikazioaren eraginkortasunari, hots, emaitzak jasotzeko denbora laburra behar izateari. Informazioaren berreskurapenean (IR, Information Retrieval) erabili den tresna Lucenen oinarritutako Elasticsearch da.