Haur Astinduaren Sindromearen hausnarketa eta Erizaintzaren esku hartzea
Ikusi/ Ireki
Data
2016-12-01Egilea
Astoreka Atxikallende, Leire
Laburpena
Haur astinduaren sindromea, osasun egoeran zein ongizatean era larrian eragiten duen ohiko arazoa da gaur egungo gizartean. Haurren segurtasuna arriskuan jartzen duen fenomeno bat denez, garrantzitsua da gizarte mailan zein osasun sisteman, honen inguruko ezagutzak zabaltzea. Alde batetik, gizarte mailan jendeak haur bat astintzeak ekar ditzakeen arriskuak zeintzuk diren jakitea garrantzitsua izango da, astintzearen praktika ez burutzeko. Bestalde, osasun sistemako profesionalek honen inguruko ezagutza edukitzea ere beharrezkoa izango da kasu hauen detekzioa eta prebentzioa egiteko orduan.
Helburuak. Haur astinduaren sindromearen gaineko hausnarketa bat egitea; erizaintzaren aldetik kontzeptu garrantzitsuenak aztertuz eta profesional hauen esku hartzeak zehaztuz.
Metodologia. Lehenik eta behin gaia finkatzeko asmoz, bilaketa bibliografiko orokorra egin zen. Ondoren, gai zehatzaren inguruko bibliografiaren bilaketa kritikoa egin zen hiru bilaketa estrategia erabiliz. Bilaketa hau hala nola, Pubmed Web of Science, Scopus, Cochrane eta Lilacs datu baseetan burutu zen. Onartze eta baztertze irizpideak kontuan hartu ostean, 20 artikulu eta bi gida kliniko aukeratu ziren. Hautatutako ikerlanekin gaia landu eta azkenik lanaren erredakzioa burutu zen.
Emaitzak. Haur bat astintzera eramaten duten eragileak nagusiki negar jasanezina eta honek gurasoengan sortzen duen estresa dira. Sindromearen klinika eta sintomatologia oso desberdina da larritasunaren eta astinduaren intentsitatearen arabera, eta heriotza eragiterainoko ondorioak ekar ditzake. Erizaintzako profesionalek, prebentzio estrategietan funtsezko papera dute.
Ondorioak. Haur astinduaren sindromearen arrisku faktoreak haurrekin, gurasoekin eta ingurumenarekin erlazionatuta daude. Sindrome honek ondorio fisiko eta psikologiko zuzenak eta larriak dakartza. Prebentzioarekin ondorio larriak ekidin daitezke. Erizainaren rola detekzioa, prebentzioa eta deribazioa egitean datza.