Idatzizko albisteen ikusentzunezkotzea. "Wall Street Journal", "New York Times", "El Pais", "Ara", "El Correo", "Berria", "Argia" eta "Goiena" aztergai
Fecha
2015-10Autor
Deogracias Horrillo, Marijo
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Uztaro (95) : 73-96 (2015)
Resumen
Komunikabideak, oro har, jakitun dira online bidezko bideo-kontsumoa etengabe
hazten ari dela. Eta idatzizko komunikabideek ere ekin diote albisteen ikus-entzuteko
prozesuari. Hori bakarrik ez, bideo propioen ekoizpenean ari dira jatorriz idatzizko
medioak direnak, oso garbi izan gabe idatzizko albistearen eta ikus-entzunezkoaren
artean egon behar den harremana. Kontsumo-joerak aldatzen doazen heinean,
esperimentazio-fasean murgildu dira baita egunkariak ere, euren edizio digitaletan.
Bizirauteko erronka ote da ikus-entzunezkotze propioa gauzatzea? Galdera horri
erantzun ahal izateko, ezinbestekoa da jakitea egunkari horien bideogintza nolakoa
den eta zein eratako albisteetan ari diren ikus-entzunezkotzen.