Aurreko lokailu gurutzatuaren lesioaren errehabilitazioa futbolean: Protokolo integral baten proposamena eta aplikazio praktikoa
Ikusi/ Ireki
Data
2016-12-27Egilea
Ansa Claver, Asier
Laburpena
Aurreko lokailu gurutzatuaren lesioa, futbolean duen intzidentzia mailagatik baino, larritasunagatik ezaugarritzen da; honek, lehiatik at luzaroan egotea eragiten baitu. Hala, ALG-aren haustura pairatu duen futbolariaren errehabilitazioan prestatzaile fisikoaren jarduna gidatzen duen protokolo integrala proposatzen da. Honela, fasez fase helburu, lan eduki, testak zein aurrera egite irizpideak deskribatzen dituen errehabilitazio programa aurkezten da, autore ezberdinen ekarpen eta planteamenduak bateratzen dituena. Bukatzeko, aurreko honetan oinarrituz, errealitatean ALG-az operaturiko futbolari batekin aurrera eramandako lanaren nondik norakoak adierazten dira.