Bihotz maiztasunean oinarritutako entrenamendu eta partidu-karga futbolean: erribisioa
Ver/
Fecha
2016-12-27Autor
Arenaza Azurmendi, Jon
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Entrenamendu Karga (EK), kirolariak jasandako estres fisiologiko erlatibo bezala definitu izan da, honen kuantifikazioak hiru helburu nagusi izanik futbolean: a) Saioen, partiduen eta esteko EK banaketa ezagutzea; b) gaitasun fisikoen aldaketarekin duen harremana aztertzea, eta c) lesioak pairatzeko probabilitateekin duen harremana aztertzea. Lan honen helburua, EK futbolean kuantifikatu duten ikerkuntzen errebisioa izan da. Honetarako, konkretuki, bihotz maiztasunean (BM) oinarrituko metodoak Edwardsen metodoa (Edwards, 1993), eta Banisterren, Manziren eta Stagnoren TRIMP metodoak (Banister, 1991; Manzi, Iellamo, Impellizzeri, D’Ottavio, & Castagna, 2009; Stagno, Thatcher, & van Someren, 2007) aukeratu izan dira. Bilaketa, PRISMA jarraibidearen bitartez, Pubmed, SPOTSDiscus eta Dialnet database elektronikoetan burutu da, termino ezberdinen konbinazioak bi hizkuntzatan osatuz. Aukeraketa egiteko ondorengo irizpideen bitartez baztertu dira artikuloak: hautemate esfortzua edo GPSa soilik erabiltzen zirela EK aztertzeko, azterketak futbolariekin eginak ez zeudelako, EKren datu zehatzik ematen ez zutelako edota emakumeekin eginak zeudelako. Horrela bada, 7 izan dira aztertutako artikuluak bi antolaketa motaren arabera. Lehenengoa, entrenamendu saio eta partiduen EK indibidualki aztertuz eta bigarrena, aste osoko entrenamendu saio edo entrenamendu saio eta partidua/en bataz besteko EK aztertuz. Edwardsen metodoa izan da erabiliena EK futbolean kuantifikatzeko. Aurre denboraldiko eta denboraldiko EKren artean ezberdintasunak agertu dira baita, lehenengo kasuan EK altuagoa izanik. Bestalde, partiduko EK astean zehar EK altuena izandako entrenamendu saioarena baino %30-%50 Unitate handiagoa izan da eta EKren asteko antolaketa berdintsua erabiltzen da kasu gehienetan, EK balio altuenak astearen erdialdeko entrenamendu saioetan ezarriz. EKren analisi mota hau murritza dela antzeman daiteke nahiz eta kirol hau munduan gehien praktikatzen denetariko bat izan. Ondorioz, esparru honetan ikerketarako bidea zabalik dago. Bihotz maiztasuna monitorizatu ahal izateko gailuen prezioak eta monitorizatzeko behar den denborak ordea, beste metodo batzuen erabilera eraginkorragoa izatea bultza dezake, hala nola, hautemandako esfortzuarena.