MugiAren!! Jarduera Fisikoaren orientazio zerbitzua
Laburpena
Gaur egungo lurralde garatuetako sedentarismo maila altua ikusita, jarraian aurkitzen den proiektua, Aretxabaletako biztanleriari zuzendua egongo da. Zerbitzu hontara joko duen perfila, pertsona sendentarioa eta ez aktiboa izango da, honen helburua, beraien bizi ohiturak aldatzea eta bizitza aktibo bat eramatea delarik. Horretarako, orientazio zerbitzua eskainiko da, Aretxabaletarrak bertara gerturatu eta aholkuak eskatzeko. Proiektu honetan, orientatzaileaz gain, Aretxabaletako beste hainbat agente elkar lanean arituko dira. Erabiltzaileei zerbitzu osoago bat emateko. Agenteak honako hauek izango daitezke: osasun zerbitzuan medikua edo erizauna, gizarte zerbitzua, berdintasun saila, langabetu saila, kirol teknikaria eta gaiarekin aditu den herriko beste edozein agente. Zerbitzu hau, Jarduera Fisikoa eta kirolean graduatua den pertsona batek gidatuko du eta bera egongo da erabiltzailearekin hartu emanetan. Jarduera ezberdinen programa bat diseinatzeko eta hau aurrera eramaten laguntzeko. Jarduera hauek, modu indibidualizatuan gauzatuko dira, baina, erabiltzaile hauen harremantzea handitzeko, taldekako irteerak ere antolatuko dira.