EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko ikasleek Graduari buruz duten iritzien azterketa
View/ Open
Date
2017-01-09Author
Oyarbide Garicano, Lorena
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken hamarkadetan gizarte eta teknologien garapenarekin batera, XXI. mendeko unibertsitateek bilakaera bat izan dute, ezaugarri nagusitzat ziurgabetasuna duen eskarietara egokitu ahal izateko. Ezagutzaren gizartean gertatzen diren aldaketei lotuta, Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua (GHEE) sortu zen, ezagutzaren Europa indartzeko eta Europako unibertsitate sistemak bateratzeko. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Europako beste unibertsitateekin bat egiteko bidean, zenbait pausu eman ditu helburu horrekin.
Lan honen helburua da EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra (BKBM) Graduari buruz ikasleek duten iritzien azterketa bat egitea; non zehazki hiru alor baloratu diren: Graduaren antolaketa, gaitasunak eta metodologia. Horretarako, ikasleengandik informazioa eskuratu eta analizatu da Graduak izan ditzakeen alde sendoak eta ahulak identifikatzeko. Azkenik, ikasleen ustez dauden ahultasun horietarako konponbideak haztatu dira, ardatz nagusitzat metodologia aktiboak hartuz, GHEEk eta IKDk planteatzen dituzten helburuekin bat egin nahian. Horren adibide moduan, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI) aukeratu da, puntu ahulak indartzeko bide posible moduan. Horrela, irakaskuntzan oinarritutako hezkuntza batetik ikaskuntzan oinarritutako bateranzko trantsizioa ezagutzera eman nahi da, non ikasketa-prozesuan ikaslea bera den protagonista, irakaslea izan beharrean.