Eraikuntza geometrikoen eta Galoisen teoriaren arteko erlazioa
Laburpena
Lan honek, nolabait ere, greziarrek aztertu eta garatu zuten marrazketa teknikoari mugak jartzea du helburutzat. Izan ere, erregela eta konpasa soilik erabiliz egin zitezkeen gauzak greziarrek ondo asko ezagutzen zituzten, baina ez zuten irizpiderik tresna hauekin egin ezin zitekeena aztertzeko. Horregatik, eraikuntza geometrikoak aztertzeko guk erabiliko dugun baliabidea oso modernoa izango da greziarrekin alderatuta: Galoisen teoria. Teoria honek eraikuntza geometrikoekin duen harremana izango da lan honen ardatz nagusia.