Anorexiatik gorputzen birjabetzera: genero arau bitarraren arrakaletatik barrena igarobideak
Fecha
2017-01-10Autor
Lekunberri Ansola, Amaia
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Ikerketa honek autoetnografia eta gorputz ibilbideak uztartzen ditu anorexiaren irakurketa feminista eta soziokultural bat burutzeko, zeinaren xede nagusia generoak ondoezaren sorrera, garapen eta suspertze prozesuan izan dezakeen eragina aztertzea den. Bizitzan zehar anorexia diagnostikatu zaien eta egun berreskuratuta dauden EAEko zazpi emakumeren anorexia bizipenak jasotzen dira bertan, testigantzok ahalbidetzen dutelarik anorexiatik suspertzera bidea modu konplexu eta holistiko batean ulertzea, azaleratzen diren protagonistetako bakoitzaren faktore sozial, politiko, kultural, familiar eta indibidualak gakoa baitira horretarako. Anorexiaren gaineko irakurketa nagusia den diskurtso biomedikoaren genero perspektiba nulua kontutan hartuta, enfasi berezia jartzen zaio ondoezari aurre egin behar izan dioten eta prozesu guztian zehar agente aktibo izan diren emakume hauek martxan jarri ahal izan dituzten estrategia indibidual zein kolektibo propioen azterketari.