Estresarekiko erantzun integratua areagotzeak NMDAk eragindako exzitotoxizitatearen aurrean babesten ditu neuronak
Ikusi/ Ireki
Data
2017-01-10Egilea
Fernández Salado, Maider
Laburpena
Ezaguna da zenbait neurodegenerazio eredutan ISR/UPRa aktibatua dagoela, baina ez dago argi horrek neuronengan zer ondorio dituen. Adibidez, NMDAk neuronetan eIF2α-ren fosforilazioa eragiten du baina honek exzitotoxizitatean duen efektua onuragarria ala kaltegarria den jakiteke dago.
Beraz, lan honetan, ISRaren areagotzaile batek, guanabenzak hain zuzen ere, NMDAk eragindako ISR eta neurotoxizitatean zer nolako eragina duen aztertzen da. Zehazki, eIF2α-ren bidezidorra farmakologikoki erregulatzeak neuronei nola eragiten dien eta guanabenzak neuronetan peIF2α-ren defosforilazioa inhibitzen duen ala ez aztertzen dira.