Ur-depositu bateko ur-mailaren monitorizazioa eta kontrola
Ikusi/ Ireki
Data
2017-01-10Egilea
Irakulis Larrinaga, Hanot
Laburpena
Proeiktu honetan ingenieritza kimikoko ikasleek garatu beharreko praktika bat aztertzen da. Praktika honetan ikasleek kontrolagailu bat diseinatuko dute ur tanke baten ur-mailan oinarrituz. Horretarako, ur tanke horrek dituen aldagai desberdinei balio desberdinak esleituz, sistemaren portaera aztertzen dute. Sistemaren portaera aztertu ostean, ikasleek sistema matematikoki modelizatu beharko dute transferentzi funtzioa lortuz. behin adierazpen hau lortua dutela, bibliografian ikasitako metodo ezberdinen bidez kontrolagailu bat diseinatuko dute, honen parametroak zehaztuz. Parametroak finkatu ostean kontrolagailuen funtzionamendua aztertuko dute, laborategiko aldagaien aurrean sistemaren erantzuna aztertuz. Lan honen helburua ikasleek kontrolagailu hau diseinatzeko behar dituzten baliabideak kontutan hartuta, monitorizazio eta kontrolerako programa bat diseinatzea da. Lehenik eta behin, honelako proiektu bat aurrera nola eraman aztertuko da, izan ere, programaren erabiltzaileak kontutan hartu behar dira programa diseinatzerako orduan. Hori dela eta erabiltzaileak finkatutako espezifikazioak eta beharrizanak ezagutzeko pauso batzuk jarraituko dira. Ondoren, laborategiko ur-tankea aztertuko da, honen seinaleak eta datuen eskuratzea nola egin ikusteko. Azkenik lortutako informazioaren araberako programaren diseinua burutuko da. Atal honetan kontutan izan beharko dira hasieran finkatutako espezifikazioak.