Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean. Arte-instituzio garaikideetako praktika: Arteleku zentroa eta Montehermoso Kulturunea (1997-2012)
Fecha
2016-01-25Autor
Zilbeti Pérez, Maider
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Euskal testuinguru kulturalean 1997. urtetik 2012. urte bitartera bi arte-instituzio publikoetan aurrera eraman diren arte-ekoizpen feministak aztertuko dira hurrengo ikerketan, Arteleku zentroan eta Montehermoso Kulturunean gertatutakoak. Instituzioen esparruan aurrera eraman izanak, hainbat baldintza inposatu dizkiete praktika hauei. Bestalde, kontuan hartu behar dugu, balditzan hauek kultura-politikek urte hauetan azaldu dituzten lehentasunekin guztiz erlazionatuak daudela, esaterako, kultura praktika guztiak, arte garaikidearen esparruan garatzen direnak ere, baliabide ekonomiko eta politikoak bilakatzera bideratzen dituzte.Testuinguru honetan, arte-ekoizpen feministak, teoria feministak, queer eta transfeminismoekin batera, arte-instituzio publiko ezberdinen espazio publiko instituzionalizatutik kanpo, beraien praktikak aurrera eramateko baldintzak sortarazten dituzte. Hala, kultura-politikek inposatzen dituzten baliabide ekonomiko eta politikoa izan beharraren aurrean, arte-ekoizpen feministak, insitutioetatik kanpo gauzatzeko ahalegina egiten dute. Horrela, arte-ekoizpen feministak ezagutza-prozesuak izatera bideratuak daude, eta baita ere subjetibiziazio-prozesu berriak eskaintzera. Izan ere, kultura-politikek irudikatzen dituzten helburuetatik aldentzen diren heinean, eta teoria feministekin, queer teoriekin eta transfeminismoekin elkar eraginean gauzatzen diren heinean, ezagutzen eta ekiten duen subjektuaren eta berak ekoizten duen bisualitatearen artean mugak lausotu egiten dira. Arte-ekoizpe feministek eskaintzen dituzten bisualitateek eta lan prozesuek, ekintzarako eta ezagutzarako esperientzia berriak ahalbidetzen dituzte.