Erretiroa eta aurrezpen produktuak
Ikusi/ Ireki
Data
2017-02-10Egilea
Galdós Díaz, Olatz
Laburpena
Lanaren helburu nagusia erretiroari begira Gizarte Segurantzaren erretiro pentsioaren osagarria izango den aurrezki bat eratzeko gaur egun dauden finantza produktuen artean aukera onena zein den aztertzea da. Helburu hori lortzeko, urrats desberdinak jarraituko ditugu lanean zehar. Lehenik eta behin, erretiroaren nondik norakoak ikusiko ditugu eta baita erretiroan eragin dezaketen faktoreak ere. Ildo beretik, gaur egun Gizarte Segurantzak erretiroari begira eskaintzen duen prestazioa laburki ikusiko dugu, eta baita pentsio sistemaren iraunkortasuna zalantzan dagoenaren zenbait ebidentzia ere. Behin aurrezki osagarri baten beharra dagoela frogatuta, merkatuan aurkitzen ditugun produktu desberdinen azterketarekin hasiko gara. Azkenik teorian ikusitakoa praktikara eramango dugu, zenbait kasu praktikoen bidez.