Volkswagen Group taldearen balioespena
Laburpena
Volkswagen Taldearen egoera eta balioespenaren helburua kontuan izanda, enpresaren balioan eragiten duten aldagai nagusiak antzeman eta aztertu dira. Horrela, balioespenaren esparruan lantzen diren PER eta Kutxa Fluxu Askearen metodoak aplikatuko dira, behar bezala arrazoituz eta oinarrituz. Gainera, enpresaren barne eta kanpo analisiak eta analisi ekonomiko - finantzarioa egingo dira.