Zelan elikatuko ditugu industria-lantegi baten makinak?
Aginako Z. (2017). Zelan elikatuko ditugu industria-lantegi baten makinak?. IKD baliabideak 13. http://hdl.handle.net/10810/20798
Laburpena
Proiektuetan Oinarrituriko Metodologia erabili da Behe Tentsio eta Tentsio Ertaineko instalazioak ikasgaiko edukien % 33a lantzeko. Ikasgaia hirugarren mailakoa da Ingeniaritza Elektrikoko gradukoa.
Ikasleak giro profesional batean kokatuak izan dira eta hiru kideko taldeetan bulego tekniko bateko diseinatzaileen lana egin dute: Instalazio elektriko bat diseinatzea bai tentsio ertaineko aldekoa (transformazio zentroa) bai behe tentsioko instalazioa (lantegi baten barrukoa). Proiektua egiteko jaso behar zuten informazioa eta baldintza teknikoak email bidez beren bezeroari eskatu behar izan dizkiote eta lan harreman bat simulatu da.
Lan horiek egiteko baliabideak ingurugiro profesionalean erabiltzen direnak izan dira, ordenagailu programak, dokumentazio teknikoa, erregelamenduak, eta arau teknikoak.
Ikasleek eduki teorikoak beren kabuz ikasteaz gain, jatorri ezberdineko dokumentazioa bateratu behar izan dute eta denak gai izan dira dokumentu tekniko konplexuak idazteko eta beren kideen aurrean defendatzeko. Ikusten denez oso jarduera konplexu eta aberasgarriak beren etorkizuneko jarduera profesionalarentzako.
Ikasgaiaren ikuspegi orokor bat jasotzeaz gain, ikasitako edukien erabilgarritasunaz jabetu dira, eta jarduera profesional simulatuaren bidez beren proiekzio profesionala eraikitzeko aukera bat izan dute.
Aurreko urtekoekin alderatuz emaitza akademikoak hobetu dira, bai aurkeztutako ikasle kopuruari dagokionez bai ikasgaia gainditu duten ikasle ehunekoari dagokionez.