Aljebra, gure aliatua
Echegaray G. (2016). Aljebra, gure aliatua. IKD baliabideak 13. http://hdl.handle.net/10810/20812
Laburpena
Aljebra eta Geometria oinarrizko formakuntzako irakasgai bat da, Ingeniaritza Zibileko lehenengo mailan irakasten dena. Ikasleek buruketak ebazteko beharrezko kontzeptuak antzemateko eta horiek garatzeko ezagutza teorikoa lortzea du helburu. Gainera, gaitasun ezberdinak barneratzea bilatzen da. Hala nola, emaitzak interpretatu eta justifikatzea, ahozko zein idatzizko komunikazioa eta software matematikoaren erabilera.
POI metodologia irakasgaiaren %40ean garatu da, eskola magistralak eta laborategi eskoletan banatua. Banakako zein taldeko ekintzak burutzen dira, taldekideen arteko kolaborazioa eta lan kooperatiboa beharrezkoa izanik.