Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorKortaberria Altzerreka, Galder
dc.contributor.authorBarandiaran Olaetxea, Irati
dc.contributor.otherIngeniería Química y del Medio Ambiente;;Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritzaes
dc.date.accessioned2017-03-01T09:40:41Z
dc.date.available2017-03-01T09:40:41Z
dc.date.issued2016-03-01
dc.date.submitted2016-03-01
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/20838
dc.description198 p.es
dc.description.abstractLan honen helburua nanoteknologiaren garapenean ekarpen berri bat egitea da, hain zuzen ere blokezko kopolimero eta nanopartikula magnetikoetan oinarritutako nanokonposite berrien garapenean. Hainbat nanokonposite prestatu dira, matrize kopolimeriko desberdinak eta maghemita nanopartikulak betegarri gisa erabiliz, nanopartikula hauek brush polimerikoekin eraldatuak izan direlarik txertatze teknika desberdinez, matrizearekin bateragarritasuna handitzeko eta nanoegituratutako kopolimeroaren aukeraturiko domeinuetan kokatzeko. Txertatze teknika desberdin hauen eragina aztertu da, lorturiko emaitzak konparatuz.Lan hau 8 kapitulutan banatzen da. Lehenengo kapituluan lan hau bultzatu duten motibazio eta helburuak laburbiltzen dira. 2. kapituluan azterketa bibliografikoa ikus daiteke, tesi honetan landutako gai garrantzitsuenak aurkeztu asmoz eta beraien inguruan erkidego zientifikoan aurki daitezken argitalpen nagusiak azalduz; besteak beste, nanoteknologia eta nanomaterialak, nanokonposite organiko/inorganikoak, blokezko kopolimeroak, nanopartikula magnetikoak eta brush polimerikoak.3. kapituluan PS-b-PCL kopolimeroan eta grafting to bidez PMMA-b-PCL txertatuta duten nanopartikula magnetikoetan oinarritutako nanokonpositeak sintetizatu eta karakterizatu dira.4. kapituluan PS-b-PMMA kopolimeroan eta grafting through bidez PS txertatuta duten nanopartikula magnetikoetan oinarritutako nanokonpositeak sintetizatu eta karakterizatu dira.Nanopartikulak eraldatzeko teknika bera erabiliz, PMMA duten nanopartikula magnetikoak PS-b-PMMA kopolimeroan dispertsatu dira, lortutako nanokonpositeak karakterizatuz, 5. kapituluan ikusi den moduan. Kapitulu honetan nanokonpositeak silanizatutako nanopartikulekin ere prestatu dira, polimero brush-en eragina dispertsio mailan eta morfologian aztertu asmoz.6. kapituluan SBM triblokezko kopolimeroan eta grafting through teknika erabiliz PS edota PMMA bidez eraldatutako nanopartikuletan, oinarritutako nanokonpositeak sintetizatu eta karakterizatu dira.Grafting from teknika ere erabili da nanopartikulen gainazala PMMA brush-ekin eraldatzeko, 7. Kapituluan azaltzen den moduan. Nanoegiturak eratzeko konposizio ezberdindun bi PI-b-PMMA kopolimero desberdin aztertu dira annealing tratamendu desberdinak aplikatuz, nanokonpositeak prestatzeko bietako egokiena aukeratu delarik.Amaitzeko, 8. kapituluan ikerketa lan honetan lortutako ondorio nagusiak bildu, ikerketa lerro honekin jarraitzeko etorkizuneko lanak proposatu, eta lan honetatik eratorritako argitalpen zientifiko eta konferentziak zerrendatu dira.es
dc.language.isoenges
dc.language.isoeuses
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses
dc.subjectcomposite polymerses
dc.subjectmaterial propertieses
dc.subjecttesting of materialses
dc.subjectpolímeros compuestoses
dc.subjectpropiedades de materialeses
dc.subjectensayo de materialeses
dc.titleBlokezko kopolimero eta nanopartikula magnetikoetan oinarritutako nanomaterial hibridoen sintesi eta karakterizazioa.es
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises
dc.rights.holder(c)2016 IRATI BARANDIARAN OLAETXEA
dc.identifier.studentID539319es
dc.identifier.projectID14744es
dc.departamentoesIngeniería química y del medio ambientees_ES
dc.departamentoeuIngeniaritza kimikoa eta ingurumenaren ingeniaritzaes_ES


Item honetako fitxategiak

Thumbnail
Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du