Aitzineuskara Zaharraren inbentario fonologikoaz
View/ Open
Author
Begiristain Iparragirre, Alazne
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan diakroniko honetan,
AEM-renaz bestelako
AEZren inbentario fonologiko baten
beharra aldarrikatu
eta proposatzeaz gain,
Mitxelenaren
sistema
kronologikoki
ez ezik
metodologikoki ere
gainditu daitekeela
argudiatu nahi dugu.
Hau burutzeko,
Lakarraren
(1995) CVC erro-monosilabikoaren proposamenetik abiatuko gara, hau izan baita beste
alderdi batzuekin batera
lortu den aitzineuskararik zaharrenaren fonologiari begiratu txiki
bat emateko ateak zabaldu dizkiguna. Mitxelenaren sistemaren gainean egingo ditugun
gogoetei eta hauen bidez azaleratu hainbat
ahulguneri erantzun bat emateko saiakera
bere
teoria honetan oinarrituko da, eta honi
Sagart (1999) eta
Baxter & Sagarten(2014)
bidetik
begiratuko diogu, hots;
saiatuko gara ikuspuntu berri batetik Mitxelenaren sistemaren
historiaurrea eraikitzeko
fonologiatik abiatu
beharrean morfologiatik abiatuz.
Horretarako, lehenik eta behin euskal diakronian estandarra den Mitxelenaren erronbo
sistemaren gainean arituko gara, proposamenari berari ez ezik honen oinarriei begiratuko
diegu zehatzago, bertatik atera litezkeen ahulgune eta arazo zenbait
azaleraraziz eta hauen
inguruan argudiatuz. Arazo hauen artean dugu nagusiki jada aipaturiko sistemaren oinarria
bera, hau da, neutralizazioaren izaera eta
kontzeptua. Sistemaren itxurazko batasunaren
gainean ere arituko gara,
bai ezaugarri fonetikoei
eta baita kronologiari dagokienez.
Ondoren, Lakarraren (1995)ko egitura kanonikoa zertan datzan erakutsi eta honek
hizkuntzaren berreraiketan izan dituen hainbat ondorio inplizitu eta ezplizituri begiratuko
diegu, AEZren eza
ugarri morfologikoak azaldu eta honek lituzkeen ondorioak fonologiara
zabalduz.
Horrela, Lakarrak berak proposatzen duen AEZrako sistema eta inbentario
fonologikoa aurkeztuko ditugu.
Guzti hau kontuan hartuta, Lakarraren AEZ zaharretik Mitxelenaren erronbo
sistemara, edo bestela esan, monosilabismotik bisilabismora hizkuntzak eginiko bidea
laburki azaltzen saiatuko gara, fonema inbentarioaren bikoiztasunari hitz-eraketa bidezko
arrazoi morfologikoak emanez.
Azkenik, saiatuko gara lanaren hasiera aldean planteatu ditugun Mitxelenaren
sistemarekiko zalantza, arazo eta ahulguneei erantzuna ematen, azaltzen edo bertatik ondorio
emankorrak ateratzen. Ikusiko saiakera txiki honek nora eraman gaitzakeen.