Show simple item record

dc.contributor.advisorLakarra Andrinua, Joseba Andoni ORCID
dc.contributor.authorBegiristain Iparragirre, Alazne
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-04-28T18:51:54Z
dc.date.available2017-04-28T18:51:54Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21182
dc.description.abstractLan diakroniko honetan, AEM-renaz bestelako AEZren inbentario fonologiko baten beharra aldarrikatu eta proposatzeaz gain, Mitxelenaren sistema kronologikoki ez ezik metodologikoki ere gainditu daitekeela argudiatu nahi dugu. Hau burutzeko, Lakarraren (1995) CVC erro-monosilabikoaren proposamenetik abiatuko gara, hau izan baita beste alderdi batzuekin batera lortu den aitzineuskararik zaharrenaren fonologiari begiratu txiki bat emateko ateak zabaldu dizkiguna. Mitxelenaren sistemaren gainean egingo ditugun gogoetei eta hauen bidez azaleratu hainbat ahulguneri erantzun bat emateko saiakera bere teoria honetan oinarrituko da, eta honi Sagart (1999) eta Baxter & Sagarten(2014) bidetik begiratuko diogu, hots; saiatuko gara ikuspuntu berri batetik Mitxelenaren sistemaren historiaurrea eraikitzeko fonologiatik abiatu beharrean morfologiatik abiatuz. Horretarako, lehenik eta behin euskal diakronian estandarra den Mitxelenaren erronbo sistemaren gainean arituko gara, proposamenari berari ez ezik honen oinarriei begiratuko diegu zehatzago, bertatik atera litezkeen ahulgune eta arazo zenbait azaleraraziz eta hauen inguruan argudiatuz. Arazo hauen artean dugu nagusiki jada aipaturiko sistemaren oinarria bera, hau da, neutralizazioaren izaera eta kontzeptua. Sistemaren itxurazko batasunaren gainean ere arituko gara, bai ezaugarri fonetikoei eta baita kronologiari dagokienez. Ondoren, Lakarraren (1995)ko egitura kanonikoa zertan datzan erakutsi eta honek hizkuntzaren berreraiketan izan dituen hainbat ondorio inplizitu eta ezplizituri begiratuko diegu, AEZren eza ugarri morfologikoak azaldu eta honek lituzkeen ondorioak fonologiara zabalduz. Horrela, Lakarrak berak proposatzen duen AEZrako sistema eta inbentario fonologikoa aurkeztuko ditugu. Guzti hau kontuan hartuta, Lakarraren AEZ zaharretik Mitxelenaren erronbo sistemara, edo bestela esan, monosilabismotik bisilabismora hizkuntzak eginiko bidea laburki azaltzen saiatuko gara, fonema inbentarioaren bikoiztasunari hitz-eraketa bidezko arrazoi morfologikoak emanez. Azkenik, saiatuko gara lanaren hasiera aldean planteatu ditugun Mitxelenaren sistemarekiko zalantza, arazo eta ahulguneei erantzuna ematen, azaltzen edo bertatik ondorio emankorrak ateratzen. Ikusiko saiakera txiki honek nora eraman gaitzakeen.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectfonologia diakronikoa
dc.subjectgogoetak
dc.titleAitzineuskara Zaharraren inbentario fonologikoaz
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-09-11T06:40:11Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister64053-626193-11
dc.identifier.gaurassign27863-626193


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record