Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorMadariaga Pisano, Nerea
dc.contributor.authorIraola Lasa, Leila
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T13:59:10Z
dc.date.available2017-05-02T13:59:10Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21203
dc.description.abstractGradu Amaierako Lan honetan, errusiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten duenaren lekuan jarri eta errusieraren gramatikako atal zehatz bat landuko da: aspektuaren erabilera aginteran. Lehenik eta behin, lan hau eginda zer helburu lortu nahi diren azalduko da, baita helburu horiek lortzeko baliatuko den metodologia ere. Jarraian, gaiari helduko zaio eta bi atal nagusitan banatuko da lana: deskribapen gramatikala eta analisi praktikoa. Lehenengo atalean, ahalik eta sakonen deskribatuko da esku artean dugun gramatikaren alderdia, eta horretarako adibideak emango dira garbi geldi dadin azalpena, ezinbestekoa baita irakasle batentzat azaldu behar duena ongi ezagutzea. Jada azalpena osatuta dagoenean, ikasleek zer-nolako zailtasunak izan ditzaketen identifikatu ahal izango dira, azken finean zailtasun horiek baldintzatuko baitute azalpena nola eman eta zein ariketa egin. Bigarrengo atalean, gaur egun errusiera irakasteko eskura ditugun baliabideak aztertuko dira. Baliabide horien artean irakaskuntzarako ohikoak diren eskuliburu orokorrak aztertuko dira: Русскийязык: 5 элементов(Эсмантова, 2009 eta 2011), Поехали! (Чернышов, 2009), Русский язык для начинающих. Книга 1 (Овсиенко, 2008), Русский язык. Средний этап. Книга 2 (Овсиенко, 2006) eta Вперёд! (Головко, 2006); baina baita eskuliburu espezifikoak ere: Виды русского глагола: значение и употребление (Караванов, 2005), Употребление видов глагола в русском языке (Скворцова, 2005). Horietaz gain, baliagarriak izan daitezkeen beste mota bateko liburuak ere aztertuko dira, hots, gramatika praktikoak: El ruso. Gramática práctica(Pulkina, 2000) eta Грамматика русского языка в упражнениях и комментариях. Морфология (Глазунова, 2007). Liburu bakoitzak gure gaia nola lantzen duen (azalpen gramatikalik ematen du en ala ez, azalpenak zuzenak diren ala ez, nahikoa al den emandako azalpenekin...) eta zer motatako ariketak eskaintzen dituen ikusiko dugu. Bestalde, liburu horiek aurrez identifikatutako zailtasunei zer irtenbide ematen dieten aztertuko da. Behin lan hori amaituta, ondorio batzuk aterako dira eta aztertutako errusierako eskuliburuak gai hori irakasteko baliagarriak diren ala ez baloratuko da. Nahiz eta balorazio orokor bat egingo den, kontuan izan behar da ikasleen ezaugarrien arabera aldatu egiten dela irakasteko modua, eta ondorioz, baita erabiliko diren baliabideak ere.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecterrusiera
dc.subjectirakaskuntza
dc.titleAtzerritarrentzako errusieraren irakaskuntza. Aspektuaren erabilera aginteran
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-09-02T08:31:01Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister72877-694954-11
dc.identifier.gaurassign40224-694954


Item honetako fitxategiak

Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du