Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorVara Ferrero, Natalia ORCID
dc.contributor.authorAzpeitia Anta, Lorea
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.date.accessioned2017-05-02T14:01:26Z
dc.date.available2017-05-02T14:01:26Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21205
dc.description.abstractLan honetan autofikzioa ikertu da, bereziki euskal literaturan duen lekua eta izan duen harrera aztertu direlarik. Horretarako, honako eskema hau jarraitu da: Lehenik eta behin, lanaren alderdi teorikoa azaldu da; batetik, autofikzioaren inguruko teoria aurkeztuz. Bertan, autofikzioa zer den definitzeko saiakera egin da, teorialari desberdinek emandako definizioak aurkeztuz; autofikzioaren sorreraren berri eman da ondoren, baita haren bilakaera historikoa labur deskribatu ere; eta, jarraian, autofikzio mota desberdinen berri eman da, azkenik, paratestuak autofikzioaren irakurketan duen garrantzia azpimarratzeko. Ezin esan gabe utzi atal hori garatzeko bereziki Albercaren El pacto ambiguo lana hartu dela oinarritzat, berea baita hispaniar literaturan autofikzioari buruz egin den lanik osatuena (ikus bibliografia). Bestetik, euskal literatura garaikidea laburki deskribatu nahi izan da bertan autofikzioak betetzen duen lekua ulertu ahal izateko. Horretarako, literatur sistemaren izaeran eta literatur kritikaren egoeran sakondu da bereziki. Bigarrenik, lanaren alderdi praktikoan, autofikzioak euskal literaturan izan duen harrera aztertu da, bai idazleen ikuspuntutik eta baita literatur kritikarien ikuspuntutik ere. Idazleei dagokienez, euskal literaturan autofikzioaz gehien jardun duten idazleak aukeratu dira beren obrak aztertzeko: Iban Zaldua, Miren Agur Meabe eta Kirmen Uribe. Hortaz, idazle horiek autofikzioaren aurrean agertu duten jarrera aztertu ostean, idazle horien obra bana ekarri da haien autofikziozko izaera analizatu eta, hartara, lan hau adibide praktikoen bitartez borobiltzeko. Horretarako, honako obrak aztertu dira: Zalduaren Idazten ari dela idazten duen idazlea edo literatura gaixotasun gisa (Idazten), Meaberen Kristalezko begi bat (Kristalezko) eta Uriberen Bilbao-New York-Bilbao (BNB) (ikus bibliografia). Amaitzeko, lan honetatik ateratako ondorioak aurkeztu dira. Lan honen amaieran berau burutzeko erabilitako bibliografia dago eskuragarri.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectautofikzioa
dc.subjecteuskal literatura
dc.subjectliteratur sistema
dc.subjectparatestua
dc.subjecteleberri ituna
dc.subjectitun autobiografikoa
dc.subjectitun anbiguoa
dc.titleAutofikzioa euskal literaturan
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-06-06T10:57:19Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, el autor
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.identifier.gaurregister69366-703314-09
dc.identifier.gaurassign39865-703314


Item honetako fitxategiak

Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du