Show simple item record

dc.contributor.advisorLema Pueyo, José Ángel ORCID
dc.contributor.authorGómez Aldanondo, Andoni
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T14:07:13Z
dc.date.available2017-05-02T14:07:13Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21208
dc.description.abstractLan honek Behe Erdi Aroko eta Aro Moderno Hasierako erlijiozkotasuna eta morala aztertzen ditu Bizkaiko Jaurerrian eta batez ere Bilbo eta Markinan. Erabilgarri dagoen informazioari dagokionez oso oparoa da, baina oraindik badaude zenbait iturri aztertzeke. Azterga iari dagokionez bi zati ezberdinetan banatzen da, batetik herri xehea izango genuke eta bestetik aldiz elizgizonak. Lehen taldeari zuzendutako neurriei erreparatzen badiogu, helburua bikoitza zen, batetik, ordena eta bake publikoa segurtatu nahi ziren, arazo sozialak ekiditeko, bestetik, portaera txarrak ekidin nahi ziren horrelakoak Jainkoaren kontrako iraina suposatzen zutelako, eta ondorioz, jainkozko haserrea pizturik, izurri, gosete, katastrofe natural eta antzekoak jasan zitezkeen. Modu honetan elizkizunetako jokabideak erregulatzeko neurriak hartzen dira, hauek meza berri, hileta, urtebetetzeko meza eta antzekoetan gertatzen den gehiegizko handitasunaren kontra doazelarik, jende kopurua mugatu eta gehiegizko negarrak egitea ekidinez. Bestetik, lukurreriaren kontra ere jarduten dute, bekatu baitzen modu honetan Jainkoaren denbora saltzea. Horretaz gain, jai egunak errespetatzeko ordenantzak ere idatzi zituzten, jendea egun horiek errespetatzera bultzatuz. Baina sexu harremanen kontua ere lantzen zen hauetan, adulterioaren bekatuaren kontrako neurriak hartuz eta baita homosexualitatearen kontra eginez. Bestetik emakumearen soziabilitatea erregulatzeko neurriak ere aurkitu ditzakegu, hauen bilkurak ekidin nahi zituztenak, bertan sor daitezkeen marmarren eta arazoen beldur. Hauetaz gain eskaleak ere kontuan izaten ziren horrelako ordenantzetan, bai, hauenganako karitatea bultzatuz eta baita eskale faltsuen kontrako neurriak diktatuz ere. Azkenik karta jokoak, apustuak eta horrelakoak mugatu edo debekatzen ziren neurririk ere badago, hauetan galtzeak zekartzan liskar eta biraoak ekiditeagatik. Elizgizonen kontrola aztertzen badugu, orokorrean hezkuntza eta moral maila baxuko gizonak zirela ikusi dezakegu. Humanismoarekin batera mugimendu berritzaileak hasi ziren agertzen hauen irudia hobetzeko, hain zuzen ere, elizgizonak bilakatu nahi baitziren herriarentzako eredu morala. Honetarako apaizgaitegiak sortu ziren, behar bezalako hezkuntza jaso zezaten, baina katiximak ere idatzi zituzten besteak beste zelibatuaren erregela errespeta zezaten. Kontrol hau ordea Elizako hierarkiatik ez ezik udal botere eta jaun laikoen aldetik ere gertatu zen, baina ezin digu ahaztu elizako kideak pribilejiodun estamentua zirela, talde kontzientzia sendoa zutelarik. Modu honetan zenbait alorretan tribunal eklesiastiko batek bakarrik epaitu zitzakeenez zaila zen beste botereen aldetik, euren bizimodua erregulatzea, nahiz eta bazeuden horretarako bideak ere.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectmorala
dc.subjecterlijiositatea
dc.titleBerant Erdi Aroko bizitza erlijioso eta moralaren kontrola Gipuzkoan eta Bizkaian hiribilduetako dokumentazioan (XIV-XV. mendeetan)
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-23T11:36:04Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister60688-654967-10
dc.identifier.gaurassign26979-654967


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record