Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorLopetegui Semperena, María Guadalupe ORCID
dc.contributor.authorTapia Martínez, Irati
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T15:08:37Z
dc.date.available2017-05-02T15:08:37Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21235
dc.description.abstractLan honen helburua Manuel de Larramendiren "De la antiguedad y universalidad del vascuence en España" obraren analisi erretorikoa egitea da. Aztergaia, XVIII. mendean, teoria vasco-iberistak bultzatutako literaturan kokatzen den idatzi apologetikoa da eta landuko ditugun arloak, euskal klasikoak eta latindar erretorika dira. Orokorrean, Larramendiren obrari buruz ez dago ikerketa-lan askorik, are gutxiago aztertuko dudan obrari buruzkoak. Argitaratu diren lan gehienak bere hiztegigintzaren ingurukoak dira. Tellechea Idigoras izan da batik bat Larramendiren bizitza eta obraren argitaratzaile eta aztertzaile nagusia. "De la antigüedad y universalidad del vascuence en España", bere obra guztiari hasiera ematen dion lana da. Apologia honen bitartez, Larramendik, euskararen defentsa egiteaz gain, bere lan guztietan azaldutako ideia eta prozedurak justifikatu eta defendatuko ditu. Zentzu horretan beraz, Larramendik Euskal Literaturaren historian duen garrantzia ulertzeko, baita latindar Erretorikak euskal klasikoetan izan duen eragina egiaztatzeko ere, apologia hau idatzi egokia iruditu zait, eta ideia horren harira ekin diot obra honen analisi erretorikoari. Salaberriren “Axularren prosa erretorikaren argitan” tesian oinarritu naiz lanaren egituraketa egiteko (Salaberri, 1997). Horrela, lana bi zati nagusitan banatzen da. Lehenengoan, obraren testuinguru politiko, sozial, ekonomiko eta literarioa, baita ekintza erretorikoaren beste osagaiak ere (egilea eta hartzailea) aztertu ditut. Testuinguruaren barnean toki berezia eskaini diet garaiko Erretorikaren egoerari eta vasco-iberismoaren teoriari, obra ulertzeko ezinbesteko gaiak diren heinean. Izan ere, azken teoria honek dio euskara, Tubal-ek Babelgo dorrearen nahastetik ekarritako hizkuntzetako bat zela eta erromatarrek Penintsula konkistatu aurretik bertan zegoen bakarra zela. Teoria hau da funtsean Larramendik bere obran defendatuko duena, eta defentsa bat den neurrian, argumentazio erretorikoaz baliatuko da. Manuel de Larramendiren heziketa eta Jesuitek irakaskuntzan zuten garrantziari begirada bat ematea ere ezinbestekoa iruditu zait idazleak darabiltzan baliabide, iturri eta esamoldeak ulertzeko faktore eragingarriak baitira. Azkenik, obra nori zuzentzen zaion planteatzeari inportantea deritzot, irakurlegoaren jakintza mailak ere baldintzatzen baitu bertan erabilitako estiloa. Bigarren zatian, diskurtso erretorikoaren –hots, ekintza erretorikoaren azken elementuaren- analisia egingo dut, tradizio klasikoak finkatutako Erretorikaren atalak jarraituz. Hau da, lehenik obraren genusa definituko dugu; ondoren, obraren gaiak eta iturriak ezagutzeko, inventio edo aurkikuntza prozesua; jarraian Larramendiren lanaren dispositio edo egitura, eta horren arabera, diskurtsoaren zati desberdinen ezaugarriak (bereziki exordioa eta argumentazioa); eta azkenik, elocutio edo esateko moduak arakatuko ditugu. Bukatzeko, prozesuan zehar atera ditudan ondorioak aurkeztuko ditut.
dc.language.isospa
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectlatindar erretorika
dc.subjecteuskal klasikoak
dc.title"De la antigüedad y universalidad del vascuence en España": apologia baten analisi erretorikoa
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-19T12:01:35Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Filología
dc.contributor.degreeFilologiako gradua
dc.contributor.degreeFilologia Klasikoa
dc.identifier.gaurregister60471-644813-10
dc.identifier.gaurassign27230-644813


Item honetako fitxategiak

Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du