Show simple item record

dc.contributor.advisorMuñoz Fernández, Francisco Javier ORCID
dc.contributor.authorUrain Miranda, Ane
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T16:07:43Z
dc.date.available2017-05-02T16:07:43Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21253
dc.description.abstractLan honekin, emakumearen biluziaren irudikapena mendebaldeko gizartearen sinbolo bilakatu eta emakumearen gorputza gizartearen irudi nola bihurtu den azalduko da. Gizonaren begiradatik idealizatua izan den emakumearen gorputz biluzi hori kategori sexual eta kultural bat da, honen sexualitatea eta feminitatea kontrolatzen duena. Emakumeak subjektu bezala ahaztuak izan diren Artearen Historian, protagonistak izan dira artelanetan, eta bereziki, objektu bezala izan dira irudikatuak. Azaldutako guztiaren garapen garbiena Errenazimentuan eman zen, emakumearen gorputzaren idealizazioaren hasiera eman zelarik. Horrela, Barrokoan Errenazimentuko idealen hedapen garbi bat eman zen, garaian ezaugarrizkoak izan ziren sentimendu, mugimendu eta dinamismoa ahaztu gabe. Garai guztiz anitza izan zen, herrialde bakoitzean ezaugarri ezberdinekin egiten dugu topo, egoera sozialkultural-ekonomiko-artistiko guztiz ezberdina baitzegoen. Beraz, aipatu bezala, ezin dugu Barroko bakar batez hitz egin. Elizak artean zeresan handia izan zuen, baina gai erlijiosoez aparte, gai mitologikoak ere irudikatu ziren eta gainera biak tratatzeko modua nahiko antzekoa izan zen. Lan honetan, Susana eta agureak kontakizunaren errepresentazioari erreparatuko zaio, gizonaren begirada eta emakumearen gorputzaren arteko botere harreman garbi bat ezartzen delako. Hau da, protagonista den Susana, biluzirik dago bi gizonek hau begiratzen duten bitartean eta aldi berean, gizonezkoa izango den ikusle bati eskaintzen zaio. Horrela, garai honetan gai hau emakumearen biluziaren irudikapen bat egiteko aitzaki bezala ikusi beharko genuke. Barrokoaren garaian eman zen aniztasuna eta aipaturiko gaiaren tratamendu ezberdinak aurkezteko hiru artisten lanak analizatuko dira, hala nola, Rembrandt van Rijn, Pieter Paul Rubens eta Artemisia Gentileschi. Hiru sortzaileek modu ezberdin batean errepresentatuko dute gaia. Konposizioa, gaiaren trataera, emakumearen gorputzaren irudikapena eta artelanean agureek duten kokapena, hiru obretan ezberdin aurkeztuko dira, artistaren estilo eta herrialdearen nondik norakoak agerian geratuko direlarik. Hala eta guztiz ere, aipatu beharra dago, Rembrandt eta Rubens-en artelanen artean badaudela antzekotasun batzuk, horien artean emakumearen biluziaren tratamendua egongo litzateke. Hortaz, hiru obra hauen konparaketarekin biluziaren atzean dauden idei guzti horiek azaleratzen saiatuko gara.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEmakumearen biluzia Barrokoan. Susana eta agureak
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-24T11:23:31Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Arte
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister60887-668981-10
dc.identifier.gaurassign26965-668981


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record