Erdi Aroko hirigintza arkeologiaren ikuspuntutik
View/ Open
Author
Iparragirre Lekuona, Araitz
Metadata
Show full item recordAbstract
Erdi Aroko hirigintza Arkeologiaren ikuspuntutik lantzen duen lan honetan, lehenik
Erdi Aroko hirigintzaren elementu
eta ezaugarri nagusiak azaltzen dira. Atal honetan,
Euskal Autonomi Erkidegoan sortutako hiribilduen fundazio moduaren datuak ere
ematen dira.
Jarraian, Hiri Arkeologian murgilduz, honen Britainia Handiko sorreraren
eta Europako proiektu nagusien berri ere ematen da eta ondoren, baita penintsulakoen
berri ere.
Atal honetan
momentu hartan berrikuntza gehien praktikan jarri eta oihartzun
handiena lortu zuen Tarragonako adibidearen berri ematen da.
Gero, marko zabaletik
marko txikiagora pasatuz, Euskal Autonomi
Erkidegoko egoera legala laburki
aurkezteaz gain Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako jarduera arkeologikoen nondik
norakoak azaltzen dira hainbat grafikoetan azaltzen diren datuen laguntzaz. Esparru
honetan, amaitzeko, Gipuzkoako hiribilduetan egin diren jarduera arkeologikoen
gaineko datu bilketa egin ondoren, grafikoetan azaldu eta hainbat ondorio atera dira.
Lanaren hurrengo atalean, Donostia hiribilduaren kasua landu da. Lehenik, Donostia
hiria geografikoki eta historikoki kokatu dugu, fundazioaren eta honen
garrantziaren
berri emanez. Gero
Hiri Arkeologiak Donostian izan duen presentzia aztertu nahian,
hiribilduaren Parte Zaharrean egin diren esku-hartze arkeologikoen datu bilketa egin da
eta hauek, bi grafikoetan aurkeztu dira, batetik Donostiako jarduera arkeologikoak
urteetan zehar izan duen bilakaera adierazten duen grafikoa eginez eta bestetik, hiribilduan egin diren esku-hartzeak, ze motatakoak izan diren aurkezten dituen
grafikoa osatuz. Datu hauek ezagutu ondoren,
Donostia
hiribilduko hirigintzak izan
dituen eraikuntza
faseak, fasez-fase, aurkeztu dira, espazio honetan egon diren lehen
okupazio faseetatik, gaur egunera arte.
Ondoren, Hiri Arkeologiak Erdi Aroko hirigintzaren ezagutzan eskaini dituen
emaitza eta ekarpenak azaltzen dira, iturri
idatziek ezarri eta hautsitako tradizio
batzuen
berri emateaz gainera. Azkenik, Euskal Herriko Hiri Arkeologiaren gaur egungo
egoeraren
inguruko konklusioak atera dira, ikerketa metodo honen bitartez lortutako
emaitzak gizarteratzeko egin beharreko lanaren premiaren gainean
indarra eginaz.
Amaitzeko, lanaren burutzeko erabilitako bibliografia zerrenda eta lana aberastea
ahalbideratzen duten zenbait eranskin atxiki dira.
Azken hauek, Donostiako Udal
Agiritegitik lortutako dokumentuak eta Landa Lanean ateratako argazkiak dira.