Euskararen estandarizazio prozesua Jakin aldizkarian (1956-1968)
View/ Open
Author
Alvarez Loidi, Eneka
Metadata
Show full item recordAbstract
Euskararen estandarizazioaz ia mende erdi joan den honetan, garai hartako eztabaida eta
gertaerak aztertzea du xehe honako lan honek. Horretarako, Jakin aldizkariko 1956 eta 1968
urteen arteko hainbat artikulu aztertzea erabaki dugu, aldizkariaren sortze urtetik
Arantzazuko Biltzarrera arte gai honen inguruan idatzitako artikuluak, hain zuzen. Honela,
urte haietako lagin txiki baina esanguratsu honen bidez, estandarizazioaren ingurukoak
aztertuko ditugu.
Hau guztia, betiere, urte haietako (1956-1968) Jakin aldizkariko artikuluez osatutako
corpusean oinarrituz; aldizkariaren sortze urtetik Arantzazuko Biltzarrera arte.
Lanaren egiturari dagokionez, gaikako sailkapena burutu dugu informazioa era argiagoan
adieraztearren. Lehenik, sarreran, lanaren helburua, aztertutako corpusa eta lanaren egitura
zehaztuko ditugu. Ondotik, bigarren atalean, euskararen estandarizazioaren beharrez eta
abiapuntuez jardungo dugu, euskararen egoera nolakoa zen eta estandarizazioa zertarako
osatu nahi zen ulertzeko.
Hirugarrenik, estandarizazioari egotzitako norabidea eta bete beharreko helburuak zeintzuk
ziren ikusiko dugu. Hizkuntzak bizirautearen beharraz jardungo dugu eta baita kultur
hizkuntza izatearen beharraz eta literatur eredu bakarra osatzearen garrantziaz ere.
Laugarren atalean prozesuan pairatutako oztopoak azalduko ditugu. Halako neurriko proiektu
bati ekiterako orduan ugari izan ziren beldurrak eta eztabaidak. Eztabaidok ugari izan baziren
ere, corpusean agertutako hiru aztertuko ditugu: euskalkien eztabaida, benetako euskal hitzen
ingurukoa eta h hizkiak eragindakoak.
Hala ere, dena ez zen oztopo eta eztabaida izan. Estandarizazioari ekiteko eta prozesua
bultzatzeko, azkartzeko eta babesteko sorturiko hainbat ekimen eta elkarte ere sortu ziren.
Bosgarren atal horretan aztertuko ditugu aipaturiko laguntza horiek. Atal horretan aurkituko
ditugu zehazki “Euskaltzaindiaren laguntzailleak”, Baionako Biltzarra eta Ermuko idazleen
bilkura. Horrez gain, atalari amaiera emateko 1968ko Arantzazuko Biltzarraz arituko gara,
biltzar horretan eman ziolako Euskaltzaindiak hasiera ofiziala estandarizazioari.
Amaitzeko, lanaren bidez ateratako ondorioak zein diren aztertuko dugu. Ikusitako
guztiarekin estandarizazioaren lehen urte haietan izaniko ikusmolde eta pentsamenduak
nolakoak ziren ikasi ahal izango dugu eta baita pentsaera horiek estandarizazioaren
eraikuntzan izaniko isla eta eragina ere.