Show simple item record

dc.contributor.advisorGómez López, Ricardo ORCID
dc.contributor.authorAlvarez Loidi, Eneka
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T17:12:11Z
dc.date.available2017-05-02T17:12:11Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21276
dc.description.abstractEuskararen estandarizazioaz ia mende erdi joan den honetan, garai hartako eztabaida eta gertaerak aztertzea du xehe honako lan honek. Horretarako, Jakin aldizkariko 1956 eta 1968 urteen arteko hainbat artikulu aztertzea erabaki dugu, aldizkariaren sortze urtetik Arantzazuko Biltzarrera arte gai honen inguruan idatzitako artikuluak, hain zuzen. Honela, urte haietako lagin txiki baina esanguratsu honen bidez, estandarizazioaren ingurukoak aztertuko ditugu. Hau guztia, betiere, urte haietako (1956-1968) Jakin aldizkariko artikuluez osatutako corpusean oinarrituz; aldizkariaren sortze urtetik Arantzazuko Biltzarrera arte. Lanaren egiturari dagokionez, gaikako sailkapena burutu dugu informazioa era argiagoan adieraztearren. Lehenik, sarreran, lanaren helburua, aztertutako corpusa eta lanaren egitura zehaztuko ditugu. Ondotik, bigarren atalean, euskararen estandarizazioaren beharrez eta abiapuntuez jardungo dugu, euskararen egoera nolakoa zen eta estandarizazioa zertarako osatu nahi zen ulertzeko. Hirugarrenik, estandarizazioari egotzitako norabidea eta bete beharreko helburuak zeintzuk ziren ikusiko dugu. Hizkuntzak bizirautearen beharraz jardungo dugu eta baita kultur hizkuntza izatearen beharraz eta literatur eredu bakarra osatzearen garrantziaz ere. Laugarren atalean prozesuan pairatutako oztopoak azalduko ditugu. Halako neurriko proiektu bati ekiterako orduan ugari izan ziren beldurrak eta eztabaidak. Eztabaidok ugari izan baziren ere, corpusean agertutako hiru aztertuko ditugu: euskalkien eztabaida, benetako euskal hitzen ingurukoa eta h hizkiak eragindakoak. Hala ere, dena ez zen oztopo eta eztabaida izan. Estandarizazioari ekiteko eta prozesua bultzatzeko, azkartzeko eta babesteko sorturiko hainbat ekimen eta elkarte ere sortu ziren. Bosgarren atal horretan aztertuko ditugu aipaturiko laguntza horiek. Atal horretan aurkituko ditugu zehazki “Euskaltzaindiaren laguntzailleak”, Baionako Biltzarra eta Ermuko idazleen bilkura. Horrez gain, atalari amaiera emateko 1968ko Arantzazuko Biltzarraz arituko gara, biltzar horretan eman ziolako Euskaltzaindiak hasiera ofiziala estandarizazioari. Amaitzeko, lanaren bidez ateratako ondorioak zein diren aztertuko dugu. Ikusitako guztiarekin estandarizazioaren lehen urte haietan izaniko ikusmolde eta pentsamenduak nolakoak ziren ikasi ahal izango dugu eta baita pentsaera horiek estandarizazioaren eraikuntzan izaniko isla eta eragina ere.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskararen estandarizazio prozesua Jakin aldizkarian (1956-1968)
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-09-02T08:30:34Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister72869-703505-11
dc.identifier.gaurassign39366-703505


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record