Historia eta memoria: memoriaren berreskurapena enpatiaren bitartez
Autor
Juaristi Elizegi, Jon
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honetan zehar Historia eta memoriaren arteko erlazioa aztertzea izango da lehenengo helburua. Bakoitzaren ezaugarriak eta amankomuneko puntuak aztertuko dira, hala nola diziplina biek historian zehar eduki duten bateragarritasuna. Ondoren, memoriaren adar ezberdinetan zentratuko da ikerketa eta memoria historikoa eta memoriaren espazioak (P. Nora) bezalako terminoen esanahia eta erlazioa jorratuko da. Jarraian, memoriaren espazioek memoria berreskuratzeko duten ahalmena aztertuko da adibide baten bitartez: Ameriketako Holokaustoaren Memoriaren museoa. Izan ere, museoak, enpatiaren bitartez sor dezakeen berreskurapena baliabide interesgarria da desagertu edo bizi ez direnen memoria presente edukitzeko. Amaitzeko, enpatiaren bidezko ildo hori jarraituz, memoria bizirik mantentzeko existitzen diren metodo afektiboak azalduko dira laburki.