Hizkuntza-aldaeren itzulpena ikus-entzunezko testuetan
Author
Varela Egiguren, Lierni
Metadata
Show full item recordAbstract
Ingelesetik euskarara egindako hizkuntza-aldaeren itzulpena aztertzen da ikus-entzunezko testuetan. Artikulu honen helburua ingelesetik euskarara itzuli diren ikus-entzunezko produktuetan
azaltzen diren hizkuntza-aldaerak ikertzea da eta lanean hizkuntza-aldaera horiek
euskaraz nola itzuli diren aztertu
da. Hizkuntza-aldaeren gaia oso zabala da eta, gaia behar bezala kokatzeko, lehendabizi
aldaera horiek
definitu
dira
eta aldaerak irizpide
batzuen arabera sailkatu dira.
Aldaerak
edozein testutan ager daitezke eta itzultzailearen lana jatorrizko bertsioan
sortutako efektua itzulitako testuan islatzea izango da eta, kasu batzuetan, erabaki hori
hartzea ez da lan samurra izango, xede-hizkuntzan baliokiderik ez baita egongo.
Ikerlana, ordea, ikus-entzunezko
testuetara mugatu da eta testu
mota horien eta
hizkuntza-aldaeren arteko erlazioaz ere aritu gara. Xede-hizkuntzatzat euskara hartu
dugu eta telebistan ikus-entzunezko produktuen aurrean zer joera dauden ikusi ostean,
lan honen jomugari heldu diogu: euskaratutako filmen hainbat gidoitan agertzen diren
hizkuntz-aldaeren aurrean nola jokatu den behatu dugu.
Aztertu ditugun filmak
Kolore
Purpura,
Harry Potter
eta
Snatch
izan
dira.
Lan
honekin lortu nahi dena zera da:
hizkuntza-aldaeren garrantziaz jabetzea eta
kontuan izatea aldaera horiek hiztunaren hizkeraren zati garrantzitsu bat direla eta beren
efektua edukiko dutela hartzailearengan. Arrazoi horregatik, ez dira garrantzirik gabeko
xehetasunak eta aintzak hartu behar dira.