Show simple item record

dc.contributor.advisorRodríguez Fernández, José
dc.contributor.authorLizarraga Olano, Maialen
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T18:30:01Z
dc.date.available2017-05-02T18:30:01Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21325
dc.description.abstractNafarroako ondare arkeologikoa balioztatzeko saiakeran, lan honetan, “Instalazio produktiboen arkeologia gizarte aurrekapitalistetan” izenburupean, “Leitzako Sarasaingo Burdinolak: proiektu proposamena” lana aurkeztuko dugu. Nafarroa ipar-mendebaldeko mendialdeko burdinola konkretu baten identifikazio, informazio bilketa eta miaketa planteatuko dira, etorkizunerako proiektu zabalago baten sarrera gisa. Honetarako, arkeologiaren metodologia eta baliabideei jarraiki, hainbat pausu ematen saiatuko gara. Batetik, Nafarroako ondare arkeologikoaren deskribapen bat eginen dugu, egungo egoeraren erantzule zuzena baita. 2005ean argitaratutako Nafarroako Ondare Legea Estatu mailan azkenetarikoa izan da, bere partikularitateak barne. Partikularitate hauetariko bat lanen gehiengoak Foru Erkidegoaren erdihegoaldean egin direla izanen da eta aztertu beharreko eskualdean ondorioz hutsune nabarmena antzemanen dugu. Sarasaingo burdinolak Leitzako udalerrian kokatzen dira, burdinolak diogu, miaketaren emaitzetako bat bi produkzio gune ezberdinen aurkikuntza izan baita. Zehazki Leitzalarrea bezala ezaguna den ingurunean aurkituko ditugu, Sarasain eta Erroizteko ibaien artean. Ikerketa lan honetan, beharrezko tresna tokiko toponimia eta honen azterketa izanen dira, mendeetan zehar fosilizaturik gelditu diren izenak identifikatzeko gai izan baikara honen bitartez. Bisibilitate eta orografia zaileko guneen miaketarako beharrezko den heinean, artxibo historikoen kontsulta ere beharrezkoa suertatuko da. Izan ere dokumentu historikoetatik ateratako toponimoak, esan dugunez, egun erabiliak izaten jarraitzen dute. Horrela hainbat dokumenturen bitartez burdinolaren ustiapen bide eta mugak identifikatzeko gai izanen gara. Informazio iturri hurbilen kontsultak, miaketa estrategia antolatzeko bidea emango digu beraz, lanaren muinera iritsiz. Zehaztutako mugenpean Sarasaingo ibaiaren inguruan antolatuko da miaketa estrategia, lurrazalaren miaketa estrategiak selektiboa izan beharko du hortaz, edota gutxienez zuzendua, inguruneak eta landarediak baimentzen duen heinean. Hau da, burdinolaren behar hidraulikoetan oinarriturik, miaketaren helburua ibai ertzetako estruktura eta zepa arrastoak aurkitzea izanen da. Aurkeztuko dugun lan honetan, lehenengo miaketan lortutako emaitzak azalduko ditugu. Bi burdinolen estruktura eta zepadietaz gain, hauen biziraupenerako beharrezko ziren bestelako elementuak ere identifikatu ditugu (zubiak, mea zuloak, txondor plazak...). Elementu guzti hauekin, metodologiari jarraiki, unitate ezberdinak identifikatuko ditugu, hauen iterpretapena egiteko saiakeran. Sarasaingo burdinolen miaketak beraz emaitza positiboak emanen ditu, proiektu proposamena aurrera ateratzea ahalbidetuz. Ikusiko dugunez, bi ondorio nagusi aterako ditugu. Batetik, burdinolek produkzio konplexu osoa osatzen zutenaren ideia, ingurunearekin harreman zuzenean (egurraren zikloa, uraren zikloa, mineralaren zikloa, bide-sarea...) eta bestetik, ondarearen balorizazioaren beharraren ideia, ikerketa historiko-arkeologikoan oinarrituz. Eskualde honetan ondarearekiko dagoen sentsibilizazio eta ezagutzari dagokionean hutsunea handia izanik.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectarkeologia
dc.subjectburdinolak
dc.titleInstalazio produktiboen Arkeologia gizarte aurrekapitalistetan.Leitzako Sarasaingo Burdinolak: proiektu proposamena
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-25T19:45:16Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister61201-678137-10
dc.identifier.gaurassign27020-678137


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record