Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorEscribano Ruiz, Sergio ORCID
dc.contributor.authorGaldós Jauregi, Maialen
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-03T14:46:17Z
dc.date.available2017-05-03T14:46:17Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21347
dc.description.abstractArkeologiak erakutsi duen moduan, XVI. mendean Gipuzkoako geografia osoan dolaredun baserriak agertzen joango ziren, modu nahiko espontaneo eta aldi berean estandarizatuan, habe eta ardatz prentsa teknologia nagusia izanik. Gaur arte egindako lan arkeologikoa oraindik nahiko txikia denez, hutsune asko daude eta eskaintzen zaigun ikuspegia ez da erabat, baina bai esanguratsua. Ordenantzek (bereziki kostaldeko portudun hiribilduetakoek, baina baita Gipuzkoa osoko ordenantzek ere) erakusten duten moduan, gipuzkoar erakundeek politika ekonomiko anitzak erabiliko zituzten interesatzen zitzaien produktuaren arabera. Gipuzkoan defizita zegoen produktuetan (bereziki zerealetan), ordenantzek erraztasun handiak emango zituzten, herria atzerritik horniturik mantentzeko asmoz. Baina, historiografia tradizionalak babesten duen nekazaritza defizitarioaren aurka, Gipuzkoak sagardo produkzio handia ekoizteko gaitasuna izan zuen, itsasoko merkataritza eta arrantzara bideratuko zena, besteak beste, eta horregatik, sagardoaren produkzio eta salmentari garrantzia handia emango zitzaion. Hau guztia garaiko dokumentu idatzietan ikus daiteke oso modu argian; bai ordenantzetan (bai Gipuzkoakoetan baita Donostiakoetan ere), baita garaiko dokumentuetan ere (pleituetan, ontziek garraiatutako produktuen erregistroetan…). Sagardo kopuru handiak ekoiztu ahal izateko, portudun hiribilduetako oligarkia (gehienbat merkataria zena) hiribilduen inguruko lurrak erosten joango zen, askotan dolaredun baserriak eta sagastiak bertan sortuz. Leku hauetan, kasu askotan, sagarrondo eta mahastien zainketan espezializaturiko langileak egongo ziren, soldataren truke lan egiten zutenak. Barnealdearen kasuan, pentsa daiteke egoera antzekoa izango zela. Izan ere, suposa daiteke barnealdeko ekoizpenek ere behar kolonialei erantzungo lieketela, bai merkatari eta arrantzaleei, baina baita Erret-armadari, adibidez. Oro har, bai barnealde eta kostaldean, autokontsumoa ere oso garrantzitsua izango zen. Barnealdearen kasuan ere, pentsa daiteke inbertsioak merkataritza eta arrantzaren bitartez aberastu zirenek egingo zituztela, barnealdeak leku aproposa eskaintzen zuelako bai sagardogintzarako, eta kasu askotan, aberats horien jatorria barnealdea zelako (bai Ahaide Nagusien ondorengo zirelako, baina baita barnealdeko jendeak kolonialismoak eskainitako aukera anitzetan inbertitu eta aberasteko aukera izan zutelako. Egoera honek, orain arteko historiografia tradizionalaren ikuspegia kolokan jartzen du; Gipuzkoako nekazaritza defizitarioaren ideiaren aurren, sagardogintza oso indartsuan espezializaturiko Gipuzkoaz hitz egingo genuke. Argi dago gure ondarea, kasu honetan dolaredun baserriak, arriskuan daudela, besteak beste urbanismoaren presioagatik, eta oro har, antzinatasunak eta materialen galkortasunak arazo larriak dakartzatelako. Horregatik ezinbestekoa da lan arkeologikoarekin jarraitzea, gure ondarea aztertzen jarraitzea, eta ikerketen emaitzak jendartera hurbiltzea. Lan arkeologiko horrekin jarraitzeko interesgarriak izan daitezke baserriaren inguruan egindako dokumentazio lanen erabilera; oinarri arkeologikoa ez duten arren, baserrien bilaketan laguntza handia eskaintzen baitute. EUSKARA
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleKolonialismoaren arkeologia: Gipuzkoako dolaredun baserrien agerpena XVI. mendean
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-26T16:19:26Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister61380-660998-10
dc.identifier.gaurassign26857-660998


Item honetako fitxategiak

Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du