Mostrar el registro sencillo del ítem

dc.contributor.advisorErkizia Martikorena, Aintzane
dc.contributor.authorBereciartu Luna, Miren
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-03T14:58:19Z
dc.date.available2017-05-03T14:58:19Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21351
dc.description.abstractGradu Amaierako lan honetan Lazkaoko San Migel Goia ingeruaren parrokian aurkitzen den ondare liturgikoari buruz mintzatzen da, konkretuki, XVIII. mendeko bi ekisaindu daude aztergai hurrengo lerroetan: lehenengoa, Gabriel de Echeverria mezenasak Guatemalatik bidalitako ekisaindu bikain bat dugu, lehenengo aldiz parrokiko fabrika-liburuan 1711. urtean aipatuta agertzen dena, Gipuzkoa mailan ezagutzen den ekisaindu guatemaltar bakarra. Bigarrena aldiz, Erromatik bidali zuen 1742. urtean Ambrosio de Albisu elizgizonak nahiz eta obrak Sizilian egiten ari zenarekin bat egiten duen. Hain zuzen ere bigarren pieza honen formek Messinako kontsul-barrutiko tailerrean egiten zen filigranaren teknikarekin eta hango parametro estetikoekin harreman estua du. Gaur egun Siziliatik ekarritako ekisaindu bikain hau Santa Maria Basilikan dagoen den Donostiako Elizbarrutiko Museoan aurkitzen da. Lehenik eta behin sarrera baten bidez lana aurkezten dut, bertan lan hau egiteko motibazioa, metodologia eta ikerketaren egoera azalduko ditut. Ondoren, Lazkaoko herriko eta parrokiko ondareari buruz mintzatuko gara San Migel Goiaingeruaren parrokiari buruzko datu garrantzitsuenak aipatuz. Barrokoaren testuinguruari erreparatuko diogu arreta berezia Euskal Herrian jarriz. Sarreraren azkeneko zatian, liturgia erlijiosoan ekisainduen kultuaren nondik norakoak azaltzen ditut, eta pieza hauek orokorrean izan zuten garrantzia azalduko da. Halaber, pieza liturgiko hauek ezinbestekoak izan zirela ikusi da, barroko garaiko testuinguru honetan, izaera guztiz erretorikoa, limurtzailea eta teatrala zuten prozesioetan. Garai hartan kontrarreforma zela eta, liturgia herriko kaleetara ateratzen zen fededunen begi aurrera. Segidan, Gradu Amaierako lan honetan zehar aipatutako bi piezen mezenasak aztertuko dira, obren analisia egingo da, hauengan erabilitako teknika garrantzitsuenak ikustatzen dira, kontserbazio egoera azaltzen da, eta jatorrizko testuinguru historiko eta artistikoa aztertzen dira ondoren obra hauen jatorria baieztatu ahal izateko; halaber, jatorria baieztatzeko jatorri berdineko beste obra batzuekin alderatzen dira lanean hauen arteko berdintasunak eta desberdintasunei erreparatuz. Azkenik, lan honetatik ateratako ondorioak plazaratzen ditut eta lanari bukaera emateko alde batetik, Gradu Amaierako Lan honetan erabilitako bibliografia, hau da, liburuak eta artikuluak agertzen dira eta bestetik aldiz, Donostiako Elizbarrutiko artxiboan dauden Lazkaoko San Migel Goiaingeruaren parrokian aurkitzen ziren fabrika-liburuak agertzen dira dokumentazio historikoa izena duen atalean.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectekisainduak
dc.subjectbarrokoa
dc.subjectLazkaoko San Migel Parrokia
dc.subjectGuatemala
dc.subjectSizilia
dc.titleLazkaoko San Migel Goiaingeruaren parrokiko ekisaindu barrokoen analisia
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-06-08T19:59:47Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Arte
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister69808-709268-09
dc.identifier.gaurassign40995-709268


Ficheros en el ítem

Thumbnail

Este ítem aparece en la(s) siguiente(s) colección(ones)

Mostrar el registro sencillo del ítem