Legutioko Udalerriaren txertatze produktiboaren analisia
View/ Open
Author
Sánchez Bengoa, Mikel
Metadata
Show full item recordAbstract
Geografia ekonomikoa aktibitate ekonomikoek lurraldean edo espazioan aurkezten duten
banaketaren eta honen arrazoiak aztertzen dituen zientzia
da.
Jarduera hauek
banaketa eta
kokapen zehatz baten arabera txertatzen
dira lurraldean zehar.
Aktibitate ekonomikoen
lokalizazio prozesu honek
hainbat faktoreren menpe jarduten du,
lurraldeak duen berezko
egokitasunaren
zein
faktore sozioekonomiko
edo
produktiboek
garatuko duten
bilakaeraren arabera. Gainera
globalizazioak
gune produktiboen
artean ematen diren
fluxu eta elkar emanak arautzen dituen garai honetan,
eta krisiak moldatutako testuinguru
batetan txertaturik,
ekonomiaren aldarriek joera ezberdinak plazaratuko
dituzte
lurralde
eskalaren arabera.
Lan honetan, lurralde eskala ezberdinen artean ageri diren konpetentziak
eta ezaugarri
ezberdinak aztertuko dira, ikuspegi ekonomiko zein territorial batetik:
hain zuzen ere,
lurralde eskala lokaleko
zein erregionaleko ezaugarri ekonomiko zein produktiboak
aztertuko dira,
hauek
analisi territorial
edo
espazial batekin uztartuz. Lanak
Legutioko
udalerrian dauka abiapuntua, bai Arabar zein Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE)
lurralde eskalekin konparatuko direlarik aldagai ezberdinak.
Azken finean, aztergai
dugun udalerriaren txertatze produktiboa
eta
aktibitate ekonomikoaren
garapenerako
aurkezten den
lokalizazioa baloratzea izango delarik helburu.
Honela,
hasteko, Legutioko udalerriaren karakterizazio labur bat
egin
da, ondoren
aztertuak izango diren aldagai
eta
adierazle ezberdinen oinarri
eta sarrera moduan
jardungo duelarik.
Behin Legutioko udalerria Arabar
eta
EAE-ko lurraldean kokaturik,
aldagai ezberdinen azterketarekin jarraituko
da: lehenik, aldagai sozioekonomiko
ezberdinek krisian zehar jasan duten bilakaeraren analisi bat bideratu da:
analisi horretan,
langabezia zein jarduera tasak,
udalerrian
emandako kontratuak eta
sektore
ekonomikoen
bilakaerak
aztertu dira
azken urteetako joera ekonomikoaren berri edukitzeko. Honekin
batera, aldagai territorial ezberdinen ikuspegi
eguneratu
bat gauzatu da, enpresen
aktibotasun
gradua
eta
lurzoruen prezioak konparatukodirelarik.
Ondoren,
gaur eguneratutako egitura produktiboaren
azterketa batekin jarraituko da:
enpresa edo establezimendu ekonomikoen
eta
enplegatuen banaketaren aldarriak
aztertuko
dira, enpresaren tamainaren zein jarduera ekonomikoaren sailkapenaren arabera.
Azkenik, Legutioko
eta
Arabako lurraldearen osotasunean oinarritutako lurralde analisi
bat bideratu da. Bertan, lurzoruaren kalifikazioaren, aktibo dagoen
lurralde plan
partzialaren eta
sistema orokorren
aldagaiak izan dira
aztergai. Betiere, analisi honetan,
aurretik aztertutako aktibitate eta ehun ekonomiko
eta produktiboaren ikuspegiak kontuan
hartuko dira ondorio nagusi
eta bukaerako balorazioaren bilaketan.