Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorUsabiaga Urcola, Juan José ORCID
dc.contributor.authorPeciña Muñoz, Maitane
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-03T15:19:59Z
dc.date.available2017-05-03T15:19:59Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21365
dc.description.abstractGarai erromanikoak artearen ezaugarri formalen bateratasuna zabaldu zuen Europan. Erdi Aroko arte adierazpen guztiak, monasterio eta eliza kristauetan eman zirenez, erlijio kristauaren mezuak zabaltzeko helburuarekin sortu ziren. Arte adierazpenak izan ziren Erdi Aroan ideiak helarazteko erabilitako baliabide baliagarriena. Biztanleria gehiena eskolagabetua zen eta Jainkoaren hitza irakurri ezin zuenez, modu bisualean berenganatzeko aukera ematen zitzaion baliabide hauen bidez. Gainera, elizen barnean meza eta sermoiekin batera mezu hau osatzen zen. Erreforma Gregoriarraz geroztik bereziki, monasterioetako moralitatea modu zorrotzagoan inposatu zen, eta arte adierazpenetan antzeman zen aldaketa hau. Bertuteak momentu horretara arte zuten baino garrantzi gehiago hartu zuten. Erdi Aroan bertutea zen Jainkora hurbiltzeko modu bakarra, eta beraz bekatuetatik aldentzea izan behar zuen gizakion helburu nagusia. Elizako autoritateek bekatuen irudikapena eta hauen ondoriozko zigorren irudikapenak erabili zituzten, bertuteen irudikapenak baino adierazgarriagoak zirelako, eta bereziki fidelengan inpaktu handiagoa sortzen zutelako. Beraz, elizetako harburu, kapitel eta atariak bekatuen irudikapenez eta hauen ondoriozko arimaren zigorrez bete ziren. Hala ere, kontutan eduki behar da bekatu batzuk besteak baino gehiagotan irudikatu zirela. Hau da lizunkeriaren bekatuaren kasua. Alde batetik, kastitatea erlijio kristauaren barnean garrantzi handia du, eta bestetik lizunkeria giza gorputzari eta jatorrizko bekatuari lotuta dago, eta beraz oso ohikoa da bekatu honetan erortzea, elizaren ikuspuntutik. Eliza katolikoak Hasieraren liburuaren inguruan egindako interpretazioak emakumeari atxikitzen zion jatorrizko bekatuaren pisu guztia eta beraz, lizunkeriaren bekatua emakumezkoen bekatutzat hartzen da erlijio kristauan, eta gizonezkoa emakumearen probokazioarengatik baino ez da erortzen lizunkerian. Lizunen irudikapen artistikoetan emakumezkoak irudikatzea izango da ohikoena, eta emakume lizunaren irudi hau, Ama Birjinaren irudiari kontrajarriko zaio. Hiru ikonografia izango dira orokorrenak. Alde batetik “la femme aux serpents” eredua, non biluzik eta ile soltearekin agertzen zaigun emakumea, sugeek bere bularretan koska egiten dioten bitartean. Beste ikonografia oso zabaldua, organo sexualak erakusten dituzten bikote lizunena izango da, harburuetan agertuko den ikonografia. Emakumezko eta gizonezko hauek modu desatseginean irudikatzen ziren eta haien genitalak exageratzen ziren fidelek ongi antzeman zezaten. Azken ikonografia sirenarena da, gehienetan bi isatsekin irudikatua eta antzinarotik lizunkeriarekin lotzen dena. Irudikapen hauetan Iberiar Penintsulako garai erromanikoan hainbat berezitasun aurkitzen ditugu, lurralde hauetan suertatutako egoera sozio-politikoarekin lotuta daudenak. Islamiar inbasioak kristautasuna eta erlijio islamiarraren arteko guda piztu zuen eta elizetako artea musulmanen aurkako propaganda egiteko erabili zen. Eliza kristauaren nahia musulmanak bekatuekin erlazionatzea zen eta horregatik bekatarien irudikapenak musulmanekin lotzen ziren ezaugarriekin irudikatuta daude. Emakume musulmana, lizunen artetik lizunena izatera heldu zen pentsamendu kristauan. Bekataria izateaz gain, infidela zen. Beraz, harburuetan agertzen diren emakume lizunen irudikapen hauetako batzuk, emakume musulmanen ezaugarria den buru estalia dute. Horrekin loturik, zenbait kapiteletan sirena turbantedunak agertzen dira. Beraz, artearen erabilera elizaren esku egonda, bere mesedetan erabili zuten eta Iberiar Penintsulako egoerara egokitu ziren arte eskultorikoko adierazpen hauek, ahaztu gabe moralitate bertutetsuaren aldeko mezua dela adierazpen hauen azpian zegoena.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleLizunkeriaren irudikapenak iberiar penintsulako eskultura erromanikoan
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-24T11:23:29Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Arte
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister60885-666912-10
dc.identifier.gaurassign27259-666912


Item honetako fitxategiak

Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du