Musikarien irudikapena Alfontso X.aren Kantigetako miniaturetan
Autor
Leonet Zuloaga, Leire
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Erdi Aroko musikariak oso ezezagunak eta ezagunak izan dira aldi berean; izan
ere, hauen eginkizunak eta betebeharrak ezagutzen ditugu, baina, zoritxarrez, ez dira
hauen kantak eta instrumentuak jotzeko modua gugana iritsi.
Zorionez, kontserbatu
diren hainbat kodi
zeei esker hau sakonago ezagutu ahal dugu eta horietako adibide bat
dugu Alfontso X.a Jakintsuaren erregealdian idatzitako
Andra
Mariaren Kantigak.
Kantigetako miniaturetan, zehazki, Kodize Aberatsean agertzen diren musikarien
irudikapenak ditugu lan honen
ardatza.
Kodize hauek Erdi Aroko kodizerik garrantzitsuenetakoak dira, ez bakarrik
poesia eta kantuengatik, baizik eta
margoturik
aurkitzen ditugun miniaturengatik.
Hauek
Maria goraipatzea dute helburu nagusia eta horretarako, berak egindako mirariak eta
gertakizunak kontatuko dira, bere bitartekaritza goraipatuz.
Alfontso X.a erregeak oso
gustuko zituen kodize hauek; garrantzi handiko datua izango da, bere
irudikapena
behin
eta berriz agertuko delako.
Miniaturak XIII.mendeko gizartearen erlijiotasunaren
isla garrantzitsua izango
dira eta, horretaz gain, musikak zuen garrantzia ere azalduko da.
Ikerketa asko egin dira
miniatura hauen inguruan, arlo arkeologiko eta artistikoari dagokionez, eta musikarien
ikerketek
garrantzi handiko lekua izango dute.
Musikari hauek garrantzi handikoak izango dira,
Kantiga hauek duten helburua
helarazteko pertsonaia garrantzitsuak izango direlako. Kodize hauen helburua
analfabetoei, miniaturen bidez, doktrina jakin bat helaraztea izango da, Mariaren
bitartekaritza
zehatza azaltzea hain zuzen ere.
Horretarako musikari hauek bost
tipologia ezberdinetan banatuko ditugu eta denek lehen aipatu dugun helburua erakustea
izango dute eginkizun nagusia.
Adierazpen hauetan XIII.mendeko musikari ezberdinak
ikusiko ditugu, hau da,
juglareak eta trobadoreak agertuko dira.
Hauek beraien artean duten ezberdintasuna ere
agertuko da
eta Erdi Aroko gizartearen isla garrantzitsua izango dira, hauek eguneroko
bizitzan gertatutakoa kontatzeaz gain, erlijiotasunari buruz ere kantatuko dute.
Ikusiko dugun bezala, kantiga hauek iturri garrantzitsuak izango dira Erdi Aroko gizartea
nolakoa zen aztertzeko, baina, horretaz gain, musikarien papera zein zen eta beraien
bizitzaren nondik norakoak aztertzeko balioko digute.